2018-05-03

BAOSTEEL enpresarentzat formazio ikastaro bat antolatu da

Fagor Arrasate event: BAOSTEEL enpresarentzat formazio ikastaro bat antolatu da

Pasa den apirilaren 20 eta 21an, bezero nagusien fideltasuna lortzeko ekintzen barruan, BAOSTEEL enpresarentzat formazio ikastaro bat antolatu eta eskaini zen. Nanjing-eko lantegia aukeratu zen horretarako Blanking Hibridoa linearen azken harrera egiten ari ginen momentua aprobetxatuz.

Baosteeletik 27 pertsonak jaso zuten ikastaroa, mantentze eta ekoizpen alorretako 15 zerbitzu-gunetatik etorriak.
Emaitza aski ona izan da eta asebetetze galdetegietan 675tik 592 puntuko balorazioa jaso da (%87).