2012-03-26

BAOSTEELENTZAT BI BLANKIN LINEA BERRI

Fagor Arrasatek BAOSTEELentzat bi ebakitze prentsa linea berri egin eta hornituko ditu.

Fagor Arrasate event: BAOSTEELENTZAT BI BLANKIN LINEA BERRI

Fagor Arrasatek BAOSTEELentzat  Txinarako bi ebakitze prentsa linea berri egin eta hornituko ditu, zehazki Yantai eta Ningboko lantegietarako. Siderurgiako enpresa txinatar handi honetako zentralean Victor Esteban eta Fran Chi izan ziren negoziaketen buru. Bi blanking linea  hauek autoentzako piezak egiteko erabiliko dira erresistentzia handiko altzairu bandatik abiatuta, 2000mm-ko zabaleradunak eta 3.2 mm arteko lodiera dutenak. Bobinak 25 tonakoak dira kasu batean eta bestean 28koak. Ebakitako formatuak 4300 mm-ko luzera izan lezakete. Instalazio horietako batek 800 tonako prentsa izango du eta besteak 630 tonakoa. Lineak kasete bidezko aldagailu automatikodun lautzailea dute, alboko pilagailu elektromagnetikoa eta aurrealdeko pilagailua. Gainera, trokel oszilatzailea instalatuko da trapezioak abiadura handian ebakitzeko.