2012-02-23

BLANKING LINE BERRIA AUTOEN SEKTORERAKO TXINAN

DONGFENG PSA auto ekoizleak FAGOR ARRASATERI beste eskaera bat egin dio

Fagor Arrasate event: BLANKING LINE BERRIA AUTOEN SEKTORERAKO TXINAN

DONGFENG PSA auto ekoizleak FAGOR ARRASATERI beste eskaera bat egin dio prentsarekin ebakitzeko lerro handi bat edo blanking line bat egiteko. Lerro honek autoen kanpoko materiala  prozesa lezake eta horrek azalera benetan ondo zaintzea eskatzen du. Lerroak malgutasun muga altuko altzairua prozesatuko du 2000 mm zabalerako eta 2.5 mm-ko lodierako bobinetan, 30 tona arteko pisuarekin. 4 metro arteko luzerako forma arbitrariodun formatuak ebakiko ditu eta abiadura minutuko 100 metrokoa izango da. Prentsak 630 tonako indar ahalmena izango du eta mahaiaren dimentsioa 5200 x 2400mm-koa, 300 mm-ko ibilbidearekin. Trokelak azkar aldatzeko mahai mugikorrak izango ditu (6 minututan egin ahal izatea aurreikusten da). Instalazioak trapezioak ebakitzeko trokel zabukaria ere badu.