2012-01-03

BUSHAN-EK ZEHARKAKO EBAKIDURARAKO LINEA HANDI BAT EGITEKO ESKAERA EGIN DIO FAGOR ARRASATERI

Instalazio handi horrek muga elastiko handia duen altzairua prozesatuko du, beroan ijeztutakoa eta 16mm arteko lodiera eta 200 mm-ko zabalera duena.

Fagor Arrasate event: BUSHAN-EK ZEHARKAKO EBAKIDURARAKO LINEA HANDI BAT EGITEKO ESKAERA EGIN DIO FAGOR ARRASATERI

Indiako BUSHAN STEEL GLOBAL enpresak FAGOR ARRASATEri zeharkako ebakidurarako linea handi bat  egiteko eskaera egin dio eta altzairugintzako enpresa horrek Dubain duen lantegian instalatuko da.

Instalazio handi horrek muga elastiko handia duen altzairua prozesatuko du, beroan ijeztutakoa eta 16mm arteko lodiera eta 200 mm-ko zabalera duena. Bobinek aldakortasun handia izango dute barne diametroan 610, 762 eta 810 mm-tako baloreak izan ditzaketelako eta gehienezko ia 40 tonako pisua. Makineriak minutuko 20 metroko abiaduran lan egingo du eta hamabi metro arteko luzerako formatuak ebakiko ditu.

Zeharkako ebakidurarako linea honetan oso garrantzitsua izango da lauketa on bat lortzea . Horretarako, FAGORrek lautzeko ahalmen handiko makina du eta bi kasete trukagarri lodiera maila bakoitzaren lauketa optimizatzeko.