2012-05-18

ERDEMIR-EK FAGOR ARRASATERI BESTE ESKABIDE BAT EGIN DIO

Oraingoan, luzetarako ebakitze linea bat diseinatu, fabrikatu eta hornitzeko eskabidea egin du.

Fagor Arrasate event: ERDEMIR-EK FAGOR ARRASATERI BESTE ESKABIDE BAT EGIN DIO

Siderurgiako ERDEMIR firma turkiarrak eskabide bat egin dio Fagor Arrasateri, oraingo honetan, luzetarako ebakitze linea  bat diseinatu, fabrikatu eta hornitzeko. Ebakitze linea horrek 1525 mm arteko zabalerako eta 10 mm arteko lodierako altzairuzko bobinak prozesatuko ditu. Linea berriak 200m/min-ko gehienezko abiduran lan egin ahalko du. Zama-orga du, ardatz kontrajarrien hedatzailea, elikatze-pala, arrabola elikatzaileak, zuzentzailea, puntadun zizaila eta txatarra hustuketa, gidak, arrabola elikatzaileak, zizaila zirkularra, ebakitzeko hortzak azkar aldatzeko dorretxoa, begizta, tentsore mugikorra, hedatzailea, piano sistemadun irteera orga, irteera dorretxoa eta flejatze linea osagarria ebakitze linearen ondoren.