2012-02-19

ERDEMIRek MOZKETA LINEA ESKAERA GARRANTZITSUA TURKIAN

Altzairua mozteko hiru linea instalatuko ditu FAGORek Turkian

Fagor Arrasate event: ERDEMIRek MOZKETA LINEA ESKAERA GARRANTZITSUA TURKIAN

ERDEMIR,  Turkiako altzairu fabrikatzaile garrantzitsuak, FAGOR ARRASATE hartu du bidelagun herrialdearen zabalkunderako ekipamendurako. FAGORek, zehazki, altzairua mozteko hiru linea instalatuko ditu.

Lehenengoa, zeharkako ebaketa lerroa izango da; malgutasun maila altua duten 1525 mm zabal eta 3.5 mm-ko lodiera maximoa duten altzairuzko bobinak prozesatzeko. Linea honek 6 metro luze arteko formatuak mozteko aukera izango du eta kadentzia altuan lan egiteko gaitasuna izango du, 180 mozketa minutuko.
 
Bigarrena, luzetarako ebaketa lerroa izango da,  hau ere 1525 mm zabal eta 3.5 mm lodi duten bobinentzat. Instalazio honek 300 m/min abiaduran funtziona dezake eta mozketa tresneria automatikoki modu azkarrean aldatzeko aukera du. Horretaz gain moztutako harilak aurrez flexatu gabe ateratzeko sistema bat dauka.
 
Azkenik, hirugarrena, formatu anitzeko lerroa izango da,  2 mm-ko lodiera arteko harilak aldi berean lau formatu ezberdinetan mozteko aukera izango duena. Kasu honetan, formatuak 8 m arteko luzera izango dute eta linean 80 m/min abiaduran egingo du lan. Guztira, instalazio honek 560 formatu sor ditzake minutuko, kopuru hau da hain zuzen, FAGOR lineen produktibitatearen adierazle.