2016-06-22

FAGOR ARRASATE ADVANCRTM proiektuan parte hartzen ari da (Development of automotive market fitted, CRTM manufacturing process).

2016ko Maiatzaren 31an, FAGOR ARRASATE eta MONDRAGON UNIBERTSITATEko kideak Austriako Mils hirian izan ziren, europar enpresa talde batekin garatuko duten ikerketa proiektuari hasiera ematen.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATE ADVANCRTM proiektuan parte hartzen ari da (Development of automotive market fitted, CRTM manufacturing process).

ADVANCRTM(Development of automotive market fitted, CRTM manufacturing process) proiektuaren helburua  automobilgintza sektorerako karbono zuntzean osagai estrukturalak ekoizteko prozesu lehiakorra izan daitekeen CRTM (Compression Resin Transfer Molding) prozesua garatzea izango da.
FAGOR ARRASATE eta MONDRAGON UNIBERTSITATEAren lana, ekoizpen prozesu honen ezaugarritzean lagundu eta honetarako egokiena den konformatze prozesua eta prentsa garatzea izango da.

Bertan parte hartuko duten enpresak ondorengoak dira:
ALPEX(Austria): Automobilgintzako RTM molde ekoizlea.
ROCTOOL(Frantzia): Indukzio bidezko ontze sistema hornitzailea.
FHMW(Suitza): RTM prozesuetan aditua den Unibertsitatea
RIBA(Italia): Karbono zuntzezko pieza ekoizlea.

Nahiz eta proiektuan ofizialki parte hartu ez, MASSERATI kotxe ekoizle italiarrak ere parte-hartze zuzena edukiko du proiektuan.
Proiektuak 3 urteko iraupena izango du, EUROSTAR labela du eta  CDTI-ren bitartez funts espainiarrez lagunduta egongo da.