SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Fagor Arrasate deformazio bidezko makina erremintaren alorrean munduan egin ohi den azokarik garrantzitsuenean egon zen, BLECH azokan alegia. Azokaren 2010eko edizioa izan zen eta Hannoverren (Alemania) egin zen urriko azken astean zehar. Azoka horretan planeta osoko milaka erakusle elkartu ohi ziren xafla metalikoaren deformazioaren sektorean dauden berritasunik aurreratuenak erakusteko. Azoka bi urtean behin egin ohi da. Aurtengo edizioan, FAGOR ARRASATEk bi urte hauetan garatu izan dituen berritasun guztiak erakutsi ditu. Adibidez, prentsan gogortzeko sistemak, edo press hardening sistemak, metala enbutizio prozesuan bertan tenplatzea ahalbidetzen duen teknologiakoak alegia. Fagor da instalazio osoa, baita prentsa, hoztutako trokel berezia, labea, robotak eta piezen akaberak egiteko laser ekipamenduak ere, hornitzeko gai diren munduko hornitzaile gutxietako bat. Espainiako enpresak, halaber, bere profilatzeko makina berria erakutsi zuen. Makina horrekin sekzio aldakorreko profilak lortu daitezke, eta profil horien abantailak asko ditu automobilen piezak fabrikaziorako ohiko estanpazioarekin alderatuta. Era berean FAGOR ARRASATEk siderurgiaren hasierako prozesuetarako dituen produktu gama berria erakutsi zuen. Horrela, behe tentsioko lautze linea, ijezkailu alderanzgarriak, skin pass-eko trenak, pintura lineak, galvanizatze lineak, suberatze lineak, etab. Makinen beste gama berri bat da bereziki ijezketa elektrikoak fabrikatzeko direnak, batez ere motor elektrikoen errotoreak eta estatoreak, bai prentsan bai Fagorreko puntzonatzeko makina birakari berrian. Lautze lanen eremuan, bezeroentzat oso interesgarria izan zen strech leveller berria, oso lodi diren xaflak erabat plastifikatzen uzten dituena. Azokak arrakasta izan zuen FAGOR ARRASATErako; izan ere, automobilen fabrikazioan, altzairugintzan, aluminiogintzan eta etxetresna elektrikoen fabrikazioan ari diren enpresa nagusiak Fagor Arrasateren standa bisitatu zutelako eta kontratu bat baino gehiago zelako bertan.