Erabilera Baldintzak eta Pribatutasun Politika irakurri, eta onartzen ditut.
SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
BlechExpo azoka indarra hartzen ari da azken urte hauetan deformazio bidezko makina erreminta sektorean eta fabrikazio, soldadura eta piezen akaberako sektorean.
Datorren azaroaren 5 eta 8 bitartean Sttugarten, Alemanian, BlechExpo azoka egingo da. Europa mailan garrantzitsuenetako bat da makina erreminta sektorean eta batez ere deformazio bidezko makina erreminta sektorean. Fagor Arrasate mundu mailan liderra da prentsak eta estanpazio sistemak diseinatu, fabrikatu eta hornitzen, laminazio lineak egiten, xafla metalikoak prozesatu eta ebakitzen eta pieza konplexuak egiteko sistema bereziak ekoizten. Beraz, azoka honetan sektorerako azken garapenen berri emango du, bereziki serboprentsak erakutsiko ditu, abiadura handiko prentsa lineak eta Waveline sinkronizatuak, altzairu eta aluminiorako serboblankinak, FlexCell estanpazio sistema kateatuak, ebaketa longitudinala duten lineak hortzen aldagailu automatikoarekin eta robotizatuarekin edo kuxin inteligente aktiboak dituzten prentsa hidraulikoak. Fagor Arrasate Alemaniako automobil ekoizle nagusien eta Europako altzairu produktore garrantzitsuenen partner lehenetsia da. 8. Halleko 8312 standean bisita gaitzazu
Beharrezkoak diren cookie-ak funtsezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan. Kategoria honetan, webgunearen oinarrizko funtzionaltasunak eta segurtasun-ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak baino ez dira sartzen. Cookie horiek ez dute informazio pertsonalik gordetzen.
Erabiltzaileen lehentasunak egiaztatzeko eta analisi gehigarriak egiteko aukera ematen du, produktuak eta zerbitzuak hobetu eta garatzeko. Informazio-bilketa anonimoa da, eta erabiltzaile jakin baten datu pertsonalak identifikatu gabe egiten da.
Bideoa erreproduzitzeko, webgune honek hirugarrenen plataformak erabiltzen ditu, YouTube eta Vimeo, besteak beste, bideoak behar bezala zerbitzatzeko. Cookie hau beharrezkoa da bideoa edo audioa erreproduzitzeko. Horren ondorioz, eduki txertatua duen orri bat bisitatzen denean, baliteke webgune horietatik cookie-ak instalatzea. Fagor Arrasatek ez du inolako kontrolik egiten edo erantzukizunik cookie horien gainean, eta, beraz, hirugarren horien cookien politika kontsultatu beharko du informazio gehiago lortu nahi badu.