2011-09-05

FAGOR ARRASATE SHANGHAIko METALFORMINGean

Pasa diren abuztuaren 23 eta 25ean Shanghai-en METALFORMING konferentzia izan zen

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATE SHANGHAIko METALFORMINGean

Pasa diren abuztuaren 23 eta 25ean Shanghai-en METALFORMING konferentzia izan zen, eta bertan FAGOR ARRASATEk gonbidatu berezi gisa, “Diamond Sponsor”, stand bat aurkeztu zuen hall nagusian eta bertaratu zirenei hiru konferentzia eskaini zien. Seigarren edizioa da jadanik, Confederation of Chinese Metalforming Industry (CCMI)-k antolatzen du. . Hitzaldietan, FAGOR ARRASATEko Txinako lantegiko gerenteak hitz egin zuen, Aitor Ormaetxeak, lantegiaren ezaugarriak eta lorpenak azaldu zituen, baita Jon Larreak, Ivan Xuk eta Fagorreko beste ordezkari batzuk ere. Guzti hauen artean, estanpazioaren esparruan OEM europarren joerak eta Fagor Arrasatek Txinan sartu dituen instalazio eta zerbitzu berriak azaldu zituzten. Bukaera emateko, afari bat egin zuten hara bertaratu ziren guztien artean, eta bertan Fagorrekoak hainbat bezerorekin sektoreko berriak partekatu zituzten.