2019-02-14

Fagor Arrasate Tecnuneko enplegu azokara joan da talentuak kaptatzera

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasate Tecnuneko enplegu azokara joan da talentuak kaptatzera

Sektore industrialak bizi duen etengabeko bilakaerak eskatzen dituen erronka berriak direla eta, kualifikazio tekniko altuaz gain, kudeaketa eta lidergo trebetasunak dituzten profesionalak behar dira. Horregatik, Fagor Arrasate Nafarroako Unibertsitatearen Goi Mailako Eskolak (Tecnun) antolatutako XXVI Enplegu Forora joango da otsailaren 14 eta 15ean.

Azoka, enpresa eta instituzio akademiko honetako azken urteetako ikasleak batzen dituen elkargune bat da, eta Donostiako Ibaeta campusean dagoen Igara eraikinean egingo da.

Estanpazio sistemak diseinatu eta ekoiztu; eta metala ebaki eta prozesatzeko lineak egiten espezialista den enpresa gipuzkoarrak, stand bat izango du bertan eta hitzaldi bat ere eskainiko du. Hitzaldi horretan, ikasleei aukera profesionalak eta karrera amaierako proiektuak garatzeko aukerak eskainiko dizkie.