2014-12-09

FAGOR ARRASATEK ARGAZKI LEHIAKETA BAT JARRI DU MARTXAN BERE MAGAZINE BERRIAN

Fagor Arrasateko 2014ko bigarren seihilabetekarian argazki lehiaketa bat hasi da martxan gure Prentsa Trasferren bezeroek parte har dezaten.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK ARGAZKI LEHIAKETA BAT JARRI DU MARTXAN BERE MAGAZINE BERRIAN

Fagor Arrasateko Magazinean, 2014ko 2. seihilabeteko alean, Argazki Lehiaketa berritzaile bat jarri da martxan. Bertan parte hartzeko FAGOR edo Taci ARRASATEn markadun Transfer Prentsen argazkiak bidali behar dira, lehengo zein oraingo argazkiak. Lehiaketa gure makinen erabilera esperientzia elkartrukatu nahi duten bezero eta lagun guztientzat da. Irudi bat edo batzuk bidaltzeagatik bakarrik azken belaunaldiko argazki kamara baten zozketan parte hartuko du. Zozketa urtarrilaren 16an izango da. Argazkiak bidaltzeko epea urtarrilaren 15ean bukatuko da 12:00etan. Argazkiez gain, enpresaren izena eta parte hartzailearen helbide elektronikoa ere gehitu beharko da. Zorte on irakurle guztiontzat!

FAGOR ARRASATE Magazine berriak izena aldatzeaz gain, irudi berria eta berritzailea ere badu. Gainera atal berriak ere sartu dira eta horrek guztiz aldatu du gure Informazio Buletina.  Seihilabetero egiten den moduan, ale honetan artikulu tekniko interesgarriak ere sartu ditugu: Press Hardening beroan koformatzeko aukera adimentsua, Servoprentsa-FAGOR ServoPressTechnologyrekin produktibitate handiagoa, Arcelor Mittal Vega-dekapatze linearen modernizazioa eta Tandem Mill, eta gure Berrikuntzekin lotutako artikulu batzuk. Artikulu hauek guztiak gure web orrian eskuragarri daude, www.fagorarrasate.eus