2016-11-15

FAGOR ARRASATEK ARRAKASTA IZAN DU METALEXPO AZOKAN

METALEXPO azoka, Europa ekialdeko merkatuan erreferentzia garrantzitsuena da.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK ARRAKASTA IZAN DU METALEXPO AZOKAN

METALEXPO azoka azaroaren 8tik 11ra Moskun egin da eta deformazioko makina erremintaren sektorean erreferentziazkoa da bai metal ferrikoentzat eta ez ferrikoentzat. Ia 600 erakusmahai eta 30.000 bisitari baino gehiago izan ditu eta Europa ekialdeko merkatuan oso garrantzitsua da.

Edizio honetan ere Fagor Arrasatek arrakasta handia izan du aurrerapen berriak erakutsi dituenean altzairua eta aluminioa prozesatzeko sistema, linea eta makinetan , abiadura handiko zeharkako ebakitze lineak, aldagailu azkarreko luzetarako ebakitze lineak, ekoefizienteak diren hutseko apiladoreak, serboblanking linea dualak, belaunaldi berriko laminazio trenak, skin passe aurreratuak, tentsiopeko lauketa lineak edo ECOPICKLEAN dekapatze ekologikodun makina berria. Fagor Arrasate Errusiako merkatuan erreferentziazko hornitzailea dela argi ikusi da, izan ere, gure bezeroak diren Magnitogorsk, Serverstal, Gonvarri Russia, Dipos, Mechel, NLMK, Uraltrubprom, OMK, Polysteel edo Comtech-ek gure estanda bisitatu dutelako inbertsio berrietarako interesa erakutsiz.