2012-04-04

FAGOR ARRASATEK ARTEA DEFINITZEN DU ESTANPAZIO SISTEMETAN

Bi prentsa sinkronizatu eta kateatu ditu eta bakarrik nahiz batera lan egin dezakete. Estanpazio sistema honek orain arte ezinezkoa zen malgutasuna eskaintzen du.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK ARTEA DEFINITZEN DU ESTANPAZIO SISTEMETAN

FAGOR ARRASATEk Francisco Segura estanpatzaile garrantzitsuak Hungrian duen lantegian estanpazio sistema berria instalatu du, eta horrek estanpazio sistema berrietan estandar berria definitzeaz gain teknika honetan arte aurreratuena finkatzen du.

Estanpazio sistema berri honek bi prentsa kateatu dauzka eta tamainu handiko pieza transferizatu konplexuak egiteko gaitasuna du kadentzia handietan. Prentsetako lehena servoprentsa bat  da 2000 tonako kapazitateduna eta 6000×2400 mm-ko lan-mahaia duena. Makina honek servokontrolatutako karrera aldakorra du, 40 eta 500 mm-ra arte alda daitekeena eta horrek erakusten du zer malgutasun altua duen. Gainera, servoprentsak 1etik 40 gpmko abiaduran lan egin dezake eta beste instalazioek baino pieza konplexuagoak ekoiztea ahalbidetzen du. Akzionamendua, 220 kw-ko bi motoretan oinarritutako punta-puntako kontrolak gidatzen du. Makina honek FAGORreko transfer elektroniko programagarria du, CNC6 modeloa, 24 gpmtara funtziona dezakeena 800m-ko karreratan edo 20 gpm-tara 1100mm-ko karreretan. Servoprentsak energia birsortzeko sistema berri bat du, kontsumo hobezina bermatu eta operazio koste murritza duena.

Servoprentsa honekin kateatuta, 2000 tonako beste prentsa bat dago sisteman, link drive akzionamendua duena eta 6000×2400 mm-ko lan mahaia. Bigarren prentsa honen karrera 900 mm-koa da eta honek ere CNC6 transfer elektroniko programagarria du.

Materiala prentsetara ongi elikatuta dago 1600 mm-ko zabalera eta 3 mm-ko lodiera duen bobinen elikatze-linea batetik edo formatuen despilatzaile batetik. Horregatik, ekipoa bobinetatik edo formatuetatik abiatuta erabil daiteke. Halaber, instalazioaren beste muturrean, beste formatu kargatzaile bat du fluxuaren kontrako bidetik lana egin ahal izateko.

Kontrola ere oso aurreratua da, PROSTAMP  garapen berria duena. Kolpe bakoitzean behar den tonelajea monitorizatzen du eta horrela lana optimizatu eta trokelak mantentzea lortzen du. PROSTAMPek enbutizio lanaren inguruko informazio zehatza ematen du eta instalazioa mantentzeko erraminta aintzindaria da.