2011-01-31

Fagor Arrasatek Baosteeli prentsadun mozteko linea bat saldu dio

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasatek Baosteeli prentsadun mozteko linea bat saldu dio

Siderurgia txinatar elkarterik handienak, Baosteelek Fagor-i eskari garrantzitsu bat eman dio oraintsu; prentsa edo blanking line duen mozteko linea baten diseinu, fabrikazio eta hornikuntza. Honek limite elastiko altua duen altzairua prozesatuko du hotz eta galbanizatuan laminatuak diren altzairu kalitateetan. Bandaren gehiengo zabalera 2050 mm-takoa izango da eta lodierak 0,4 eta 3,2 mm artean daude. Bobinak 30 Tona pisatu dezakete eta moztutakoaren formatuaren luzera handiena 4500mm-takoa izan daiteke. Prozesuaren abiadura 90m/minutukoa da eta prentsaren kadentzia minutuko 60 golpetakoa. Lineak laser bidez soldatu behar diren tailored blanks osatuko duten pieza asko produzituko ditu. Honegatik, atentzio berezia ipini dugu moztutako kantaletan prezisio egokia lortzean.

Blanking linea berria osatzen duten elementuak: bobinen biltegi mugikorra, kargarako orga, askatzaile motorizatua bi besorekin goitik eta behetik elikatzeko, elikapen pala, kargaren elikatze automatikoa, arrabola elikatzaile bikoitzak, puntadun zizailak eta txatarraren ebakuazioak, garbitzaile-olioztatzaile konbinatu ateragarria materiala ez denean garbitu behar, zapaltzaile bat bi casette aldagarrirekin, zapaltzeko arrabolak, kiribilak eta pasuzko mahaien garbitasun gunea, arrabola elikatzaileak, berrikuspen gunea, zizaila banatzailea, kola prozesatu sistema, mozteko prentsa, irteerako garraiatzaileak eta aurreko eta aldameneko pilatzaileak.

Prentsak 800 Tonatako gaitasuna izango du eta 4750 x 2750 mm-tako mahaia, 300mmtako karrera eta 300 mm-tako orgaren doikuntza. Altuera itxia 1282 mm-takoa izango da.