2009-02-28

FAGOR ARRASATEK EBAKETA LINEA BAT SALDU DU TXINAN

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK EBAKETA LINEA BAT SALDU DU TXINAN
Krisia badago ere, Fagor Arrasate oso aktibo jarraitzen du nazioarteko merkatuetan. Txinako altzairu fabrikatzaile garrantzitsuena den BAOSTEEEL-ek, Fagorri eskaera handi bat eman dio, zizaila roto-oszilatzailedun zeharkako ebaketako  linea baten diseinua eta horniketarako. Linea hau Txinako iparraldean jarriko da. Lineak zabalerako 1850 mm-ko eta 2,5 mm lodiera arteko altzairuak prozesatuko ditu minutuko 90 mm-ko abiaduran. Formatuen gehienezko luzera lau metrokoa izango da. Zizaila roto-osilatzailea Fagorreko produktu arrakastatsuenetakoa da. Laukizuzenak, trapezioak, triangeluak, alde kurbatuak edo saihets formakoak eta abar dituzten formatuak moztea ahalbidetzen du, zimenduan prentsa edota akumulazio zulo handi bat jarri gabe. Horrek kostuak asko murrizten ditu eta inbertsioa lehenengo momentutik errentagarria bilakatzen du. Victor Estebanek eta  “Fran” Chi Feng-ek negoziatu zuten kontratua, lehiakide europar eta japoniarrekin lehia gogorrean aritu ondoren.