2015-07-20

Fagor Arrasatek eko-eraginkorra den kuxin kontzeptu berria aurkeztu du

Eko-diseinatutako kuxin kontrolatu berri honek, inpaktu txikiagoa eta eraginkortasun energetiko hobea

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasatek eko-eraginkorra den kuxin kontzeptu berria aurkeztu du

Ekainaren 10-12an, Donostian berriki ospatutako Makina Erreminta eta Fabrikazio Teknologien  Biltzarrean,  Fagor Arrasatek hitzaldi bat baliatu du,  garatu berri duen kuxin serbo-eragindu eko-eraginkorra aurkezteko. Kuxin berri honekin funtzionalitate aurreratuagoak lortzeaz gain, energia hobekuntza nabarmenak lortu daitezke. Kuxin arkitektura berri hau prentsa hidrauliko zein mekanikoetan aplikagarria da eta kontrol adimendun baten bitartez,  eragintza nagusiarekin sinkronismoa ahalbidetzen du, honela lan sekuentzi egokiena osatuz.

Gaur egungo kuxin hidraulikoaren konfigurazioarekin, oso zaila da inongo hobekuntza energetikorik kudeatzea . Serbo teknologiak ordea, prentsaren eragintza nagusiarekin energetikoki elkar eragiteko aukera ematen du, honela bi gailuen artean birsortutako energiak, makinaren kontsumo orokorrean onera eragin dezan.

Eko-diseinatutako kuxin kontrolatu berri honek, inpaktu txikiagoa eta  eraginkortasun energetiko hobea (Erabilitako olio kopuruaren eta energia kontsumoaren murrizketa)  ahalbidetzen du, hala nola kuxin hidrauliko konbentzionalekin alderatuz prestazio hobeak.