2014-05-22

FAGOR ARRASATEK ESKAERA GARRANTZITSUAK LORTU DITU

Lehengo maiatzaren 15ean izandako Batzar Nagusian, Fagor Arrasate S. Coop-eko gerentea den Jose Maria Balzategik, enpresak azken hilabete hauetan lortutako eskaera garrantzitsuen berri eman zuen.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK ESKAERA GARRANTZITSUAK LORTU DITU

Lehengo maiatzaren 15ean izandako Batzar Nagusian, Fagor Arrasate S. Coop-eko gerentea den Jose Maria Balzategik, enpresak azken hilabete hauetan lortutako eskaera garrantzitsuen berri eman zuen.


“Sektoreko beste enpresetan gertatu den bezala, 2013 urteko bukaera eta 2014ko hasiera ez da izan espero zen bezain positiboa, baina gaur esan dezakegu azken bi hilabetetan lortutako eskaerei esker, Europako Makina Erremintako ekoizle handien artean dugun lekua berriro errekuperatu dugula”, esan zuen Jose Maria Balzategik Arrasaten egin zen Urteko Batzar Nagusian, 500 bertaratu baino gehiagoren aurrean.


Orain gutxi lortutako eskaeren artean azpimarratzekoa da industria talde handiek beraien hazkunde eta nazioartekotzean guregan jarritako konfiantza. Enpresa horiek, General Motors eta Electrolux dira Ameriketako Estatu Batuetan, Mahindra Indian, Haier Txina eta Mexikon. Horiez gain, Ingalaterrako Jaguar Land Roverren lehen mailako hornitzaileak daude eta mundu mailako altzairu ekoizle handienen aldetik Hegoamerika eta Erdialdeko Europarako eskaerak.


Lortutako proiektuak lehen mailako teknologia eta makina motei dagozkie, prentsa transfer batzuk (arruntak eta Flex Cell), serbo blanklng lineak altzairu eta aluminioa prozesatzeko, xafla prozesatzeko lineak, lodiera handiko ebaketa lineak, prentsa try-out hidrauliko batzuk eta konpositeak prozesatzeko instalazioak. Azken hauek, Fagor Arrasate eta Onapresen fusioaren ondorio positibotzat har ditzakegu.
“Ez dago zalantzarik, gure betiko bezeroak eta bezero berriek gure enpresan konfiantza dute eta baita gure produktu eta zerbitzuan ere”, azpimarratu zuen Balzategik.

Bertaratutako bazkide guztiek onartu zituzten bai Memoria, bai 2013ko ekitaldiko itxiera kontuak eta bai 2014ko Gestio Plana. Egia esan, sektore bezeroetan inbertsioen geldialdiagatik,  orain gutxi egindako aurreikuspenek  aktibitate jaitsiera bat aurreikusten zuten baina lortutako eskaera hauek berriro ere konfiantza itzuli digute datozen hilabeteetarako.

Fagor Arrasate Taldeak, Fagor Arrasate S. Coop. eta Fagor Metalforming Machine Tools Kunshan filial txinatarra barne hartzen dituenak, 2013 urtea 290 milioi euroko salmentekin bukatu zuen eta 850 pertsona baino gehiagorekin. Kopuru horiek enpresa kooperatiboaren historiako markak gainditu dituzte eta azken hiru urteetan salmentetan eta lanpostu sorreran garapen iraunkorra mantendu dute, egoera ekonomikoa zaila izan arren.