2010-10-09

Fagor Arrasatek estanpazio sistemak hornituko dizkio F.Segura, sau-ri, baita 2000 tonako serboprentsa bat ere

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasatek estanpazio sistemak hornituko dizkio F.Segura, sau-ri, baita 2000 tonako serboprentsa bat ere

FAGOR ARRASATEk, munduko prentsa fabrikatzailerik nagusietako bat baita, estanpazioko sistema berriak hornituko dizkio Espainiako F.SEGURA enpresari. Hain zuzen ere, lan ahalmen handia eta banaka edo bata bestearen jarraian lan egingo duten 6000 x 2400 mm neurriko mahaiak dituzten bi transfer prentsa izango dira hornitutako sistema berri horiek, eta horri guztiari esker pieza zabal samar fabrikatu ahal izango dituzte. FAGORREK hornituko dituen instalazioetako bat da 2000 tonako ahalmena duen transfer SERBOPRENTSA bat, CNC6 transfer elektronikoa eta bobinak eta formatuak elikatzeko linea bat dituena. Teknologia berri hori, gaur egun, etxe batzuen esku baino ez dago mundu osoan, ahalmen handiei dagokienez. Serboprentsa batean, ohiko serboprentsa batean ez bezala, ez dago ez bolanterik ez freno ez enbragerik energia laneko orgari transmititzeko. Serboprentsa batean, motorra bera da, beti serbokotrolatuta, orgaren abiadura eta posizioa kontrolatzen dituena, Eta edozein mugimendu ziklo programatzeko aukera ematen du, bai eta ibilbidearen edozein unetan gelditzeko aukera ere. Hainbat ziklo programatzeko gaitasun horrek, link-drive, eszentrikoa eta pendularra denak, transfer prozesuan zein progresiboan egin beharreko lanak optimizatzea ahalbidetuko digu. Gainera, mekanismoak sinplifikatu egiten dira, eta horri esker errazagoa da zaintzea eta instalazioaren bizitza erabilgarria luzatu egiten da, aldi berean konponketak eta eragiketen kostua murriztuta. Bai serboprentsak bai FAGOReko link-driveak, biak 2000Tm-koak, PRO-STAMP sistema berria dute, eta sistema horrek makinak etengabe hornitzen ari den benetako potentzia eta ahalmena erakusten digu denbora errealean, eta, beraz, erabiltzaileak aztertu dezake zehaztasunez zer gertatzen ari den pieza konformatzen duen trokelean, bai eta lan osoa optimizatu ere prentsak eta trokelak jarduten duten modua zainduta. PRO-STAMP sistema ordezkatu ezin daitekeen erreminta bihurtu da estanpaziorako sistema serbokontrolatuen zaintza prozesuetan eta prebentzioko mantentze lanetan.