2019-11-27

FAGOR ARRASATEk FABRIKAZIO AURRERATUARI BURUZKO ETA 4.0KO AFMko BATZORDE TEKNIKOA HARTU DU BERE EGOITZAN

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEk FABRIKAZIO AURRERATUARI BURUZKO ETA 4.0KO AFMko BATZORDE TEKNIKOA HARTU DU BERE EGOITZAN

Fagor Arrasateko egoitza zentralean (Arrasaten) egin da AFMko Batzorde Teknikoaren sei hileko batzarra. AFM Espainiako Makina Erreminta, Osagarri, Osagai eta Erreminta Ekoizleen Elkartea da eta fabrikazio aurreratuko eta 4.0ko teknologiari lotutako gaiak jorratzeko izan da batzarra.

Bilera AFMko eta INVEMAko (Makina Erremintako Ikerketa Fundazioa) lan talde desberdinetako aurrerapenen jarraipena egiteko izan zen. Landu ziren gaien artean hauek zeuden: MANU-KET fabrikazio aurreratuko plataforma teknologikoa, 4.0 diseinua, EIT Manufacturinga (berrikuntzaren bitartez industria europarraren lehiakortasunerako ekimena) eta zaintza teknologikoko plana.

AFMko Batzorde Teknikoa sektoreko enpresen ordezkaritzak osatzen du, elkarteak egiten duen sustapen teknologian parte hartuz. Halaber, elkarte honek enpresei maila indibidualean garatzen dituzten proiektuetarako diru-laguntza kaptazioak lortzen laguntzen die eta sektorearen barruan koordinazioan kudeatzen diren proiektuak koordinatzen ere bai.

Azaroaren 15ean egin zen bilera eta bukatu zenean, parte hartzaileek Fagor Arrasateko instalazioak bisitatu zituzten. Bertan, estanpazio sistema eta bobinen ebaketa lineetan espezializatutako enpresa gipuzkoarraren eskutik bisitatu ahal izan zituzten Industry 4.0ko azken aurrerapenak bere baitan dituzten hainbat garapen proiektu.