2016-12-05

FAGOR ARRASATEK FABTECH 2016 AZOKAN BERE PRODUKTUAK AURKEZTU ZITUEN

Azokaren edizio hau Las Vegas hiri famatuan egin da, Nevadako estatuan.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK FABTECH 2016 AZOKAN BERE PRODUKTUAK AURKEZTU ZITUEN

Azaroaren 16 eta 18a bitartean Fagor Arrasatek FABTECH 2016 azokan parte hartu zuen eta edizio hau Las Vegasen  egin da. Urtero egiten den azoka da eta urtero leku desberdin batean egiten da. Datorren urtean Chicagon. Deformazio bidezko makina erremintari dagokion azokarik garrantzitsuetan da Ameriketako Estatu Batuetan.

Fagor Arrasatek, bideo pantaila handidun multimedia standa jarri zuen eta han erakutsi zituen txaparen bukatze eta prozesatze lineen arloan, estanpazioan eta laminazioan dituen bere azken berrikuntzak. Bereziki, serbo prentsadun blankin lineak, laminatzaile itzulgarri berriak eta azidorik gabeko dekapatze linea ECOPICKLEAN.

Fagor Arrasatek AEBetatko merkatuarekin konpromiso handia du eta 60ko hamarkadatik egon da beti azoka horretan. Orain dela 15 urtetatik, Chicagotik hurbil dagoen establezimendu propioa ere badu. Estatu Batuetako bezerorik garrantzitsuenak hauek dira, besteak beste: Samuel, Johnson Controls, Toyota, Ford, Benteler eta North American Stainlees.