2009-12-31

Fagor Arrasatek hitzarmen esklusiboa adostu du KUKA Systems

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasatek hitzarmen esklusiboa adostu du KUKA Systems
Fagor Arrasatek hitzarmen esklusiboa adostu du KUKA Systems enpresarekin robotekin egiten diren prentsen lineen automatizazio sistemak berritzeko.
 
KUKA roboten fabrikazio arloko mundu osoko hirugarren enpresa da. Alemaniako enpresa hori 1898. urtean sortu zuten eta Augsburg-en dago egoitza. Bi enpresak osatzen dute: KUKA Robotics (robotak fabrikatzen dituzte) eta KUKA Systems, automobilen, sektore aeroespazialean eta energia berriztagarrien sektoreetan automatizazioko ingeniaritzaz arduratzen dena. Fagorrek azken horrekin izenpetu du aliantza. Bestalde, FAGOR ARRASATE prentsa mekanikoak eta hidraulikoak diseinatzen eta hornitzen mundu mailako enpresa liderretako bat da.
 
FAGOR prentsen linea baten transferizazio jarraituaren moduari esker, prentsa horiek gelditu gabe egiten dute lan goiko itopuntuan (start-stop sistema); horri esker, kadentzia handiagoa lor dezakete eta orgaren abiadura lineala baxuagoa izaten da (horrek piezaren kalitatea hobea izatea eragiten du). Hori prentsei ibiltarte handiagoa emanda, haien arteko distantzia gutxituta eta KUKAk garatu duen robot ultrabizkorra erabilita lor daiteke. Linearen kudeaketa elektriko adimendunari esker (prentsak eta robotak sinkronizatzen ditu), kadentzian igoera handia lor daiteke orain arteko sistema tradizionalekin alderatuta. Horrez gain, kontsumo orekatuagoa eta mantentze lanen behar baxuagoa lor daiteke.
 
Aliantza hori izenpetu izanak lotura bikoitza ekarriko du berekin: alde batetik, KUKAren eta FAGORen arteko lankidetza teknikoa lortuko da prentsen arteko piezen mugimenduko sistemetan berrikuntza lortzeko; eta, bestetik, lotura komertziala izango dute: horren lehen urratsa Stuttgart hirian abenduko lehen astean egin zuten BlechExpo Azokan elkarrekin eskaini zuten erakusketa izan zen. Bertan iragarri zuten gure enpresen arteko aliantza berrikuntza hau garatu ahal izateko.
 
Hitzarmen horri esker, bi enpresek jauzi teknikoa eta irudi mailakoa eman dute bezeroen aurrean; gainera, automatizazioaren eta irtenbide integratuen arloan sendotu egin dira.

Bi enpresa horiek (beren sektoreetan liderrak dira) abantaila handiarekin ari dira lehiatzen abiadura handiaren munduan eta, gainera, gainerakoekin alderatuta, lehia mailako abantaila argiak eskaintzen dituzte