2019-11-05

Fagor Arrasatek laser blanking linea berria aurkeztu du BlechExpon

Teknologia berriak onura ugari eskaintzen ditu ekoizpen-serie laburretarako, bai OEM-etarako, bai autoen sektoreko TIER1 eta TIER2rako, bai industria siderurgikoko zerbitzu-zentroetarako.

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasatek laser blanking linea berria aurkeztu du BlechExpon

 Fagor Arrasate deformazio eta konformazio bidezko makina-erreminten diseinuan, fabrikazioan eta horniketan aditua da, eta BlechExpo azokan aurkeztu ditu estanpazio sistema adimendunetan egindako azken garapenak. Oraingoan, laser bidez mozteko Blanking lerro sorta berriak hartu zuen protagonismoa. Teknologia hori automobilgintzaren sektoreko ekoizleei eta zerbitzu-zentroei zuzenduta dago, produktibitatea handitzeko eta ekoizpenaren malgutasuna hobetzeko. Gainera, konpainiak bere azken garapenak erakutsi zituen beroko estanpazio-lineetan, transfer prentsetan, kadentzia handiko lineetan eta material konposatuetarako konektibitate aurreratuko prentsetan.

Laser bidez mozteko blanking linea berriaren garapenak garrantzi handia du Fagor Arrasaterentzat, blanking lineen nitxoan munduko erreferente gisa finkatzeko aukera ematen diolako. Teknologia berriak prozesatu beharreko materialaren ezaugarrietara egokitutako hainbat potentzia-gama dituzten laser buruak izan ditzake (altzairua eta metal ez-ferrikoak, batez ere aluminio herdoilgaitza), eta onura ugari eskaintzen ditu ekoizpen-serie laburretarako, automobilgintzaren sektoreko OEM-etarako, TIER1 eta TIER2rako, baita zerbitzu-zentroetarako ere. Teknologia honen berritasun nagusia da prentsa konbentzionalaren ordez laser burudun sistema bat erabiltzen dela, trokelaren ordez ebaketa egiten duena. Erreferentzia aldaketagatik trokela ordezteko denbora ez-emankorrak saihestuta, produktibitatea nabarmen handitzea lortzen da, sistemaren malgutasunaz gain. Nahikoa da datu berriak PLCn sartzea sistema berriz ere aktibo izateko. Ezaugarri horrek ekipo ezin hobea bihurtzen du, bai maiz txandakatzen diren serie txikietako ekoizpenetarako, hala nola pieza berrien garapen eta industrializaziorako. Gainera, prentsarik eta trokelik ez dagoenez, teknologia horrek inbertsio txikiagoa eskatzen du, inbertsioaren itzulera azkarragoa izan dadin.

Teknologia honen beste abantaila handi bat laserrak trokelen muga geometrikorik ez izatea da, forma geometriko konplexuagoak dituzten piezak lortzea ahalbidetuz. Laserraren ibilbidea ezartzeko malgutasun horri esker, bobina hobeto aprobetxatzen da, baztertzeko materiala murrizten baita.

Prentsa laser bidez ordezteak, gainera, ekipamendu trinkoagoak lortzea ahalbidetzen du, altuera txikiagokoak, eta obra gutxiago behar dutenak instalatzeko, fosorik ez dagoelako. Era berean, espazioa aurrezten da, trokelak ez baitira biltegiratu behar. Prentsarik ez egoteak ere errazagoa eta merkeagoa egiten du mantentze lana.

Instalazio horiek, Fagor Arrasateren beste guztiak bezala, erabiltzeko prest ematen zaizkie bezeroei, ezaugarri horiek dituen lerro bateko elementu guztiak integratzen Fagor Arrasatek duen esperientziari esker.

BlechExpon laser blankingaren bi gama aurkeztu zituen enpresak. Premium gama, prentsa-lerro bat elikatzeko diseinatuta dagoena, linea-frontea ordezkatuz, eta single head gama, pieza berrien garapenera eta industrializaziora bideratuago dagoena. Azken hori sarrera gama bat da, oso lehiakorra, eta teknologia hori Premium gamaren berezko eskakizun eta beharrak ez dituzten konpainia txikiagoei edo lantegiei eskuragarri egitea da helburua.

Multzoaren produktibitatea nabarmen handitzearekin batera, Fagor Arrasatek aurkeztutako blanking laser teknologiak ohiko blanking lineen zehaztasun eta mozteko gaitasun-eskakizun berberak lortzen ditu. Izan ere, sistema horrek altzairu ezberdinak prozesatzeko aukera ematen du, ultra erresistentzia handikoak (UHSS) barne, baita aluminioa ere. Ebaketa-kalitatea ere prentsa-sistema baten parekoa da, eta tolerantzia egokiak ditu automobilaren moduko industria zorrotzerako ere.

Teknologia sorta zabala

Era berean, Fagor Arrasatek bere azken garapenak eta proiektu berrienak aurkeztu zituen konformazio eta ebaketa teknologietan, non lidergo-posizioa duen.

Zentzu horretan, konpainiak beroan estanpatutako lineetan (Press Hardening) egindako azken lanak nabarmentzen dira. Fagor Arrasate autogintza sektoreko OEM-en “erabiltzeko prest” hornitzaile gisa finkatu da azken urteotan, eta urtebetetik beherako entrega epeak dituzten hainbat proiektu osatu ditu. Duela gutxi, erreferentziazko OEM-entzako bi proiektu aurkeztu ditu, bai eta TIER1 mailako enpresentzako beroko estanpazio-linea batzuk ere. Tamaina horretako fabrikatzaileen konfiantza izateak eta automatizazio-sistema propioetan (transfer zein feeder) metatutako esperientzia handiak beroko estanpazioaren sektorean hazteko itxaropen handiak eskaintzen dizkiote Fagor Arrasateri.

Eremu honetako proiekturik aipagarrienetako bat erabiltzeko prest dagoen beroko estanpazio-lerroa da, duela gutxi erreferentziazko OEM bati hornitutakoa. Paraleloan dauden bi arrabol-labe, erabat programagarriak diren hiru karga-feeder eta pilaketa automatikoa edo eskuzkoa ahalbidetzen duen soluzioa ditu. Trokela maneiatzeko hiru karga-feeder eta multzo hidrauliko indartsu bat ditu. Ekipamendu berri horri esker, labetik ateratzen den pieza bakoitza modu independentean eraman daiteke trokelera. Sistema horiei esker, prentsak abiadura oso handiak lortzen ditu.

Azpimarratu zen beste teknologia bat trokelen proba-prentsena izan zen (try-out). Sistema horiei esker, trokelen ekoizleek beren produktuen zehaztasuna eta eraginkortasuna egiazta ditzakete, baita piezen aurreserietan testatu ere, bezeroak egiaztatzeko. Fagor Arrasateren try-out prentsak hidraulikoak edo mekanikoak izan daitezke eta serbo teknologia barne har dezakete. Erabiltzeko prest konfiguratzen dira trokelisten bezeroen ekoizpen-prentsen antza izateko eta, horrela, xede-piezaren  prozesu-beharrak simulatzeko.

Altzairu, aluminio edo herdoilgaitzerako soluzioak dituzten ebakitzeko eta pilatzeko sistemei dagokienez, material bakoitzera egokitutako laugailuen, metaketa elektromagnetikoaren sistemen, eraginkortasun energetiko handiko hutsuneen, sistema hibrido edo malguen adibide onak aurkeztu ziren. Azken hori Fagor Arrasateren diseinu propio bat da, enpresak patentatutako tooling unibertsal autodoigarri bat duena. Horrenbestez, Fagor Arrasatek pilatzeko robot lineala eta atzapar malgu automatizatuzko sistema patentatua sartu ditu, erreferentziak aldatzeko erabateko malgutasunarekin, erreferentzia guztietarako manipulatzaile bakarra behar baita. Sistema, konpainiak garatu duen Nesting softwarearekin sinkronizatzen da.

Fagor Arrasateri bruruz

Fagor Arrasate munduko liderra da altzairuzko, aluminiozko eta herdoilgaitzezko konformaziorako neurriko soluzioen diseinuan eta fabrikazioan; eta prentsak, bobinak ebakitzeko eta prozesatzeko lerroak eta metalezko pieza konplexuak fabrikatzeko sistema osoak egiten ditu. Konpositeen konformazioan, beroko eta hotzeko forjaketa-sistemetan eta Press Hardeningen ere adituak gara.

Globalki jarduten da, eta bezeroen artean OEM-ak, Tier-1-ak eta automobilgintza eta sektore aeroespazialeko zerbitzu-zentroak daude, baita forjaketa, siderurgia, etxetresna elektriko eta metalezko altzarien industrietako konpainiak ere.

60 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Fagor Arrasatek 6 ekoizpen-planta, laguntza teknikoko 4 zerbitzu-zentro eta I+G+b zentro bat ditu, eta merkataritza-ordezkaritza ugari ere bai munduan zehar. Mondragon Corporationeko sortzailea da,  Europako industria talde handienetako batena hain zuzen, 80.000 profesional baino gehiago baititu.