2019-06-09

Fagor Arrasatek Mexikoko ExpoAcero azokan bere berrikuntza teknologikoak erakutsiko ditu xafla ebaki eta prozesatzeko

Fagor Arrasate event: Fagor Arrasatek Mexikoko ExpoAcero azokan bere berrikuntza teknologikoak erakutsiko ditu xafla ebaki eta prozesatzeko

Fagor Arrasatek Mexikoko ExpoAcero azokan bere azken soluzio teknologikoak erakutsiko ditu, xaflaren ebaketa, lauketa eta prozesatze mailan. Ekainaren 11tik 13ra izango da Leonen (Guanajuato).

121 standean erakutsiko ditu Fagor Arrasatek bere soluzio pertsonalizatuak. Horien ezaugarri nabarmenenak hauek dira: produktibitate altua, ekipoen sendotasuna eta prozesatutako materialari emandako tratu bikaina.

Enpresaren inplantazioa indartsua da Mexikon, zerbitzua emateko lantegi bat duelako Queretaron, herrialdearen erdialdean, eta delegazio bat Monterreyn.

ExpoAcero, AIST Mexikok antolatzen du, Burdinaren eta Altzairuaren Elkarte Teknologikoak; eta herrialde iparramerikarreko burdin eta altzairu sektoreko azokarik handiena da. Bertan, ia 100 enpresek erakutsiko dituzte bere produktu eta zerbitzuak. Gainera, azokarekin batera 20 hitzaldi eskainiko dira alor siderurgikoaren berrikuntzaren inguruan. Mexikok 2018an 20,2 milioi tona altzairu ekoiztu zituen, eta horrek mundu mailan material honetan 14. ekoizlea bihurtzen du.

Fagor Arrasateri buruz
60 urte baino gehiagoko esperientzia du prentsak, estanpazio sistemak eta ebaketa lineak  diseinatu eta ekoizten;  eta txapazko bobinak prozesatzen. Gainera, metala eta konpositea konformatzeko soluziorik aurreratuenak ditu.

8 produkzio planta ditu, 4 saldu osteko zerbitzu munduan zehar eta hainbat delegazio komertzial. MONDRAGON Korporazioaren kide fundatzailea da, Europako korporazio industrialik handienetakoa.