2014-03-23

FAGOR ARRASATEK ROBOTIKA AURRERATUA BABESTEN DU

Azpititulua: Fagor Arrasatek Mondragon Goi Eskolarekin kolaboratu du FTC robotika lehiaketan

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK ROBOTIKA AURRERATUA BABESTEN DU

Fagor Arrasate  Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren babesleetariko bat da FTC robotikako lehiaketa europarrean (First Tech Challenge (FTC)) eta eskolako Robotek taldearekin parte hartuko du. Lehiaketa hau Eindhovenen izango da, Holandan, martxoaren 29an. Nazioarteko robotika lehiaketa 18 eta 23 urte bitarteko ikasleentzat da eta aurrez jarritako arau batzuetan oinarrituta, robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatu beharko dute, modu autonomoan eta modu telegidatuan lan egiteko gai izango dena. MGEP da Euskal Herri mailan, lehiaketa honetan parte hartuko duen heziketa zentro bakarra eta beste 40 talderen aurka (Alemania, Holanda, Erresuma Batua edo Errusikoak besteak beste, 50 herrialde desberdin baitaude) lehiatuko da. Final aurreko fasean 2300 ekipok hartu dute parte. Robotek taldean 11 ikasle eta 4 irakasle daude eta oso robot aurreratua egin dute, lehiaketan zehar egin beharko dituzten probak egiteko gai izango den automata.


Robotek roboten diseinuan gaur egungo txapelduna da Europa mailan

Gizakiontzat errazak diren lanak, zailak izaten dira robotentzat eta edizio honetan makinek erakutsi beharko dute mugimendu pendularra duen ontzi batean kaxak sartzeko gai direla. Gainera pendulua orekatu beharko dute, banderaxka bat igo eta barra batetik zintzilikatu. Maniobra horiek kontrolatuta daudela argi geratu zen azken probetan. Hori egin ahal izateko, robotak elektronika indartsua du eta mota guztietako sentsoreak (azpimarratzekoak, kolore eta hurbiltasunekoak). Kontrola lehengo garapen batean oinarrituta dago baina hiru motor izan beharrean bost sartu dira, une guztietan posizioa kontrolatzen duen servo motor batekin. Alderdi mekanikoa guztiz berria da.

Mondragon Goi Eskolako Robotek taldea gaur egungo txapelduna da Europa mailan
iaz diseinu robotiko onenaren saria irabazi zuelako. Europan irabazi zuelako, mundu mailako lehiaketan ere parte hartu ahal izan zuen, Los Angelesen. Aurten berriro irabazten badute, Estatu Batuetako San Loius hirian ospatuko den mundu mailako lehiaketan parte hartuko dute.

Fagor Arrasate  beti dago heziketa teknologikoarekin eta teknologia berrien garapenarekin konprometitua eta hori argi erakusten du Robotek taldearen babeslea izanda.