2011-10-04

FAGOR ARRASATEK SALZGITTEREN ESKARIA JASO DU

Lodiera handiko altzairuzko formatuen paketeen paketatzaile osoko linea bat hornitzeko eta diseinatzeko eskaria

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEK SALZGITTEREN ESKARIA JASO DU

SALZGITTER altzairu fabrikatzaile alemaniar handiak lodiera handiko altzairuzko formatuen pakete paketatzaile osoko linea bat hornitzeko eta diseinatzeko eskari bat eman dio Fagor Arrasateri. Zehazki, formatuak 2100 mmtako zabalera, 16 mmtako lodiera eta 16 metrotako luzera izan dezakete, bakoitzak 7.5 tonatako pisurainoko paketeetan. Linea honek flexatu automatikoa du, luzeran eta zabaleran, baita bere makina automatikoen plastifikatzea ere, palleta osatzen duten enborren kolokazioa, eta ertzetako babesa eta pisutzea eta produktuaren etiketatua ere bai. FAGOR paketatzaile lineak, produktibitatean hazkunde handia eragiten dute, gaur egungo zeharkako mozketa lineatan produkzio handia dutelako, eta beraien inguruko logistika delako geldotu egiten duena.