2018-07-11

FAGOR ARRASATEKO CTL LINEAREN LEHEN EBAKETA TXINAKO ALUMINIO EKOIZLE NAGUSI BATENTZAT

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEKO CTL LINEAREN LEHEN EBAKETA TXINAKO ALUMINIO EKOIZLE NAGUSI BATENTZAT

Zeharkako ebakitze linea berria (CTL) instalatu du Fagor Arrasatek Txinako aluminio ekoizle nagusi baten lantegian eta bobinaren lehen ebaketa arrakastaz egin du.

Garrantzizkoa den enpresa honek Fagor Arrasaten jarri du bere konfiantza planta nagusirako zeharkako ebaketa linea berri hau hornitzeko orduan.

Lehen ebaketaren mugarriarekin, CTL linea berriak azken doiketak bakarrik beharko ditu produkzioa hasteko, eta automobilgintza, aeronautika eta ontzigintzarako  erabiliko da.

CTLak 2650 mm-ko zabalera linea du eta zizaila rotooszilatzailea, ebaketa kurboak egiteko aukera ematen diona.

Linea berri hau, hain garrantzitsua den bezero bati saldu izana, lorpen handia da Fagor Arrasaterentzat, aluminioaren merkatu arrakastatsuan gehiago zabaltzeko aukera ematen diolako. Izan ere, Asian, aluminioaren sektorean fabrikazio eta muntaketa lantegi bat dauka, Kunshanen (Shanghai inguruan) eta bulegoak ditu hiri horretan eta Pekinen.