SHARINGYOURCHALLENGES
Sektoreak
Teknologiak
Fagor Arrasate, prentsa mekaniko eta hidraulikoen sektorean garatutako berrikuntza tekniko garrantzitsuenak aurkezten ari da.
Gaur inauguratu da Stuttgarten BlechExpo azoka eta datorren azaroaren 8ra arte egongo da zabalik. Fagor Arrasate, prentsa mekaniko eta hidraulikoen sektorean garatutako berrikuntza tekniko garrantzitsuenak aurkezten ari da, baita estanpazioko sistema aurreratuak eta metalen mozketa eta prozesaketa lineak ere. Bereziki, serboprentsentzako SPT teknologian egindako aurrerapenak, FlexCell elkarlotutako prentsak eta abiadura oso handian sinkronizatutako Waveline prentsa lineak . Honetaz gain, servoblanking lines berriak, altzairua zein aluminioa prozesatzeko balio dutenak ere azpimarratuko dira. Standak pantalla handi bat dauka eta bertan aurkeztutako ekipoen erakusketa zehatza egingo da. Gaurko egunez asko izan dira Fagor Arrasateren standera hurbildu diren bezeroak, mundu osokoak eta Fagor Arrasatek beraien prozesuak optimizatzeko eta errentagarriagoak izateko nola lagundu dezaken ezagutzeko interes handiarekin.