2014-10-26

FAGOR ARRASATEREN ARRAKASTA EUROBLECH 2014AN

Lehengo astean Hannoverren, Alemanian, EUROBLECH 2014 azoka egin zen.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASATEREN ARRAKASTA EUROBLECH 2014AN

Dudarik gabe, deformazioko makina erreminta alorrean erakusketarik garrantzitsuena da eta bertara kontinente guztietako bisitariak hurbildu dira.
Fagor Arrasatek arrakasta izan duela esan liteke, batez ere bisitari asko izan dituelako eta gure bezeroen artean berrikuntzek interes handia piztu dutelako. Izan ere, erakustaldian bertan kontratuak sinatu ahal izan dira, eta horrek esan nahi du Fagor Arrasaterentzat azokak bere fruituak eman dituela.

Azokan aurkeztu diren berrikuntzarik garrantzitsuenak hauek dira: automobilentzako piezak egiteko press hardening sistema oso berriak; 18 gpm arteko abiadura lor dezaketen serbolinea prentsak Güdel automatizazioarekin; altzairua eta aluminioa ebakitzeko serboblanking dualak: aluminiorako prozesu eta akabera lineak; lodiera handiko altzairua ebakitzeko lineak  eta serbotransfer unitarioak eta belaunaldi berriko FlexCella. Horrez gain, konpositeak prozesatzeko sistemak.

Fagor Arrasateko talde komertzial guztiak, nazioarteko markatuan dauden delegatuekin batera 27 pabiloiko estandean atenditu zituzten hurbildu ziren bezero eta bisitariak.