2012-03-07

FAGOR ARRASTEK MITSUI-RENTZAT SERVOBLANKING BAT EGINGO DU

MITSUI STEEL-ek FAGOR ARRASATERI servoprentsadun ebakitze lerro handi bat diseinatu eta hornitzeko eskaera egin dio.

Fagor Arrasate event: FAGOR ARRASTEK MITSUI-RENTZAT SERVOBLANKING BAT EGINGO DU

Mundu mailako MITSUI STEEL etxe japoniarrak FAGOR ARRASATEri servoprentsadun ebakitze lerro handi bat edo servoblanking line bat diseinatu eta hornitzeko eskaera egin dio. Linea hori enpresa japoniarrak Errusian (zehazki San Peterburgo ondoan) eraikiko duen lantegi berrian instalatuko da. Lerro berri horrek erresistentzia altuko altzairua prozesatuko du, 1200MPra bitartekoa 32 tonako bobinetan, 1900 mm-ko zabalera eta 3,2 mm-ko lodierakoak. Servoprentsak 8000 KN-ko kapazitatea izango du. Instalazioak kasetteak automatikoki azkar aldatzeko kanbiodun lautzeko makina dauka, eta gainera bi geralekuko pilatzaile elektromagnetikoa, abiatu/gelditu moduan funtziona dezakeena. Lerro guztia kabina baten barruan joango da, autoarentzat prozesatuko den materialaren gainazal delikatua ez zikintzeko eta ez kaltetzeko.

Fagor Arrasate gaur egun mundu mailako servoblanking  ekoizle nagusienetakoa da eta lerro hauek beste blankings konbentzionalekin konparatuta produkzioa %40ra arte igo dezakete, beti ere piezaren eta erabilitako trokelaren luzera kontuan hartuta.

Eskaera garrantzitsu hau Tokyon sinatu zen orain dela gutxi. Argazkian, zuzendari nagusia Mikio Kobayashi Jon Zubillagarekin.