2015-10-14

Fagor Stamping Technology Day, India. Fagor Arrasatek Indian egindako jardunaldi teknikoek arrakasta izan dute

Irailaren 28ko astean, Fagor Arrasatek Simposium bat egin zuen Indian. Jardunaldi bat Punen izan zen (irailak 29) eta beste bat Chennai-n (urriak 1).

Fagor Arrasate event: Fagor Stamping Technology Day, India. Fagor Arrasatek Indian egindako jardunaldi teknikoek arrakasta izan dute

2015eko Sinposiuma arrakastatsua izan zen bi hirietan, asistentzia altua izan zelako eta bertaratuek aurkezpen guztien inguruan erakutsi zuten interesa ere handia izan zelako. “Fagor Stamping Technology Day” horietan  erakutsitako produktuak era askotakoak izan ziren. Alde batetik, produkturik helduenak aurkeztu ziren (prentsa lineak, transfer eta blankinak), bestetik produkturik berritzaileenak (Industry 4.0 eta konpositeak), eta azken urteetan sortutako teknologiak (serboa eta presshardening-a).

Sinposiumera bertaratuak Indian dauden OEM eta tier1 garrantzitsuenak izan ziren. Ekitaldi tekniko horretan argi ikusi zen bezeroek asko eskertzen dituztela horrelako elkarguneak, espezialistekin zuzenean hartu-emana izateko eta produktu berrien eta merkatu berrien informazio eguneratua lortu ahal izateko.

Fagor Arrasatek antzerako jardunaldi teknikoa antolatu nahi du Turkian ere azaroaren bukaerarako.