2010-10-19

Fagorrek behe tentsioko lautze linea bat saldu du

Fagor Arrasate event: Fagorrek behe tentsioko lautze linea bat saldu du

Behe tentsioko lautzea da lautze lanetarako orain arte erabili izan den arrabolen bidezko sistemak baino askoz lauago uzten dituen teknologia bat. Teknologia horrek, funtsean, konbinatu egiten ditu tentsio handia eta materiala kurbatzeko hiruzulorako arrabolen bidezko sistema bat. Horrela, lortzen den plastifikazioa erabatekoa da eta metal barruko tentsioak desagertu egiten dira. Behe tentsioko lautze linea bat instalazio konplexua da metagailu handiak eta tenkatze brida indartsuak behar ditu eta.
FAGORek eskari handi bat lortu du duela gutxi Txinako altzairugintzan diharduen fabrikatzaile batengandik. Behe tentsioko lautze linea oso bat eskatu dio hain zuzen ere. Linea berriak 300 eta 400 serietako altzairu herdoilgaitza prozesatuko du, 1350 mm-ra arteko banda zabaleratan eta 3 mm-ra arteko lodieratan. Kalkulatzen den produkzioa 20.000 bat tonakoa da urteko. Prozesatu beharreko materiala oso gogorra da, 800 megapaskaletako haustura-kargarekin. Bobinek 28 tonako pisua izango dute gehienez. Linearen abiadura nominala 250 m/min-koa izango da. Lortuko den lautasuna 3 I-unit baino txikiagoa izango da. Instalazioak tentsionibeladora bat dauka arrabolak azkar aldatzeko sistema batekin, bi metagailu bertikalekin, bobina baten amaiera eta hurrengoaren hasiera lotu eta prozesua etengabea izatea lortzeko soldadurako ekipamendu batekin, eta ertzak mozteko eta film-a aplikatzeko sistemarekin, bai eta tentsio nagusia sortzen duten brida handiekin ere. Eskaria 5 milioi euro ingurukoa da eta linea datorren urtean instalatuko da.