2011-11-26

FAGORREK BESTE SERVOBLANKING PRENTSA BAT HORNITUKO DIO VOLKSWAGENI

Makina hau Kasselen instalatuko da, enpresa alemaniarraren lantegian

Fagor Arrasate event: FAGORREK BESTE SERVOBLANKING PRENTSA BAT HORNITUKO DIO VOLKSWAGENI

VOLKSWAGEN automobil fabrikatzaile alemaniarrak FAGOR ARRASATEri eman dio eskaria, mozteko servoprentsa bat hornitzeko. Makina hau Kasselen instalatuko da, enpresa alemaniarraren lantegian. Servoprentsa berriak 8000KNko gaitasuna izango du, eta mahaiaren neurriak 4700 x 2500mmtakoak. Makina handi hau 120KJko energia hornitzeko gai izango da , 180 mmtakko karrera batekin. Servoprentsak bereziki erabilgarriak dira mozketa edo blanking prozesuetan , prozesuaren abiadura asko azkartzea posible egiten dutelako, ohiko prentsekin alderatuz gero. Horrek produkzio ratioak argiki hobetzen ditu eta inbertsioaren ratio ROI hobea egitea posible egiten du. Blanking servoprentsak  kontrolatutako motor malguetan oinarritzen dira, eta ez du behar ez balazta-enbragea, ezta bolantea ere. Honek beharrezko mantenamendua murriztea dakar, makinaren eta tresneriaren bizitza hobetzen du, prozesuaren abiadura handiago batekin eta malgutasun osoa ziurtatuz, orgaren ibilbidea guztiz kontrolagarri eta programagarria delako.

Fagor Arrasate, gaur egun, mozteko servoprentsen hornitzean munduko liderretako bat da, eta hainbat makina fabrikatzen ari da mundu guztiko bezero garrantzitsuenentzako.

Servoprentsak bi mahai mugigarri edukiko ditu, trokelaren aldaketa azkarra egiteko. Tresneriak 40 tonatarainoko pisua izan dezake. Makina uda aldera egongo da martxan.