2011-10-06

FAGORREK PRENTSA LINEA HANDI BAT SALDU DU ERRUSIAN

GESTAMP SERVERSTAL KALUGAk robotizatutako prentsen linea handi bat hornitzeko eskari garrantzitsua eman dio FAGOR ARRASATEri.

Fagor Arrasate event: FAGORREK PRENTSA LINEA HANDI BAT SALDU DU ERRUSIAN

GESTAMP SERVERSTAL KALUGAK eskari garrantzitsu bat eman dio FAGOR ARRASATEri, robotizatutako prentsa linea handi bat hornitzeko.  Linea berri honek 5 prentsa edukiko ditu, lehenengoak 2000 tonatako gaitasuna eta 4500 x 2400 mmtako mahaia duen lehenengoa izango delarik. Prentsa buru honek hain ezaguna den Fagorreko kojin hidrauliko konputerizatua du , eta honek pieza konplexuak estanpatu arazten ditu hainbat puntu geometriko eta tenporaletan duen banakako kontrola erabilita. Ondoren, beste 4 prentsa joango dira, 1000tonatako gaitasuna dute, eta 4500 x 2300 mmtako mahaiak. Linea prentsa hauek kojin neumatikoa dute, orga eta mahaietan. Freno-enbrage guztiak hidraulikoak dira. Makina guztiek mahai mugigarriak dituzte erremintak oso azkar aldatu ahal izateko, eta hori osatzeko lotzeko sistema azkarrak eta ziklo automatikoak dituzte. Linea karenatuta egongo da.