2013-12-14

FLEXCELL TRANSFER PRESS: makinak ikusmina sortu zuen Alemaniara iritsi zenean

Wolfsburgeko badian pieza handiak deskargatzea (buruak, orgak, oinarriak) ikuskizun bat izan zen eta manipulatzeko garabi handiak behar izan zituzten.

Fagor Arrasate event: FLEXCELL TRANSFER PRESS: makinak ikusmina sortu zuen Alemaniara iritsi zenean

Prentsa alemaniarrak ere bere orrialdeetan eman du FlexCell estanpazio sistema  handiaren lehen bidalketaren berri. Flexcell hau Fagor Arrasatek Volkswagenentzat diseinatu eta egin du, bere Wolfsburgeko lantegirako. Sistema honek 57.000 KNko guztizko estanpazio gaitasuna du eta 1100 tona ditu. Mahaiak 4500 x 1500 mm-koak dira. FlexCell sistamak kateatutako hiru prentsa ditu eta horrek malgutasun eta produktibitate handia lortzen du. Hori horrela izanik, Fagor Arrasateko garapen aintzindari honek transfer moduan  pieza ertain-handiak fabrikatzea ahalbidetzen du, lehen prentsen lineen bidez bakarrik fabrikatu ahal zirenak. Horregatik, orain produktibitatea asko handitu da, prentsen arteko robotak baino askoz azkarragoa delako transferra. FlexCell sistemaren gehienezko abiadura 25 gpm-koa da.

Fagorreko FLEXCELL prentsa bat iristen da Volkswagenera

Wolfsburgeko badian pieza handiak deskargatzea (buruak, orgak, oinarriak) ikuskizun bat izan zen eta manipulatzeko garabi handiak behar izan zituzten. Ikusle asko bildu ziren eta zenbait egunkari alemaniarretako  ordezkariek ere berrietan  jaso dute momentu hori argazki handiekin.