2011-11-21

FORD MOTORSEK ESKARI BERRI BAT EMAN DIO FAGOR ARRASATERI

Eskari berri bat emanez, blanking line mozteko prentsa baten linearen diseinua, fabrikazioa eta hornitzea egiteko

Fagor Arrasate event: FORD MOTORSEK ESKARI BERRI BAT EMAN DIO FAGOR ARRASATERI

Multinacional iparamerikarrak, FORD MOTORS  FAGOR ARRASATEgan jarri du berriro konfiantza, eskari berri bat emanez, blanking line mozteko prentsa baten linearen diseinua, fabrikazioa eta hornitzea egiteko. automobilen eraikitzaileak Tamil Nadun daukan lantegian instalatuko da, Indian.

Instalazio berri honetan 650 MPrainoko erresistentzia handiko altzairua prozesatuko da, 2.5mmtarainoko lodieretan eta bobinen zabalera 2000mmtakoa izanda. Bobina hauek 27 tonatako pisua izan dezakete, 20” eta 24” ko barneko diametroa eta 1800 mmtako kanpoko diametroa.Blanking linean moztuko diren formatuak forma arbitrarioak izan dezakete, eta gehiengo luzaera 4100mmtarainokoa izan daiteke, 10 tonatako paketeetan pilatuz. Linea produkzio handikoa izango da 90 metro/minutuko abiadurarekin, eta minutuko 70 piezako kadentziarekin.

Instalazioak automatizatutako sarrera duen gune bat dauka, automobilen karrozeriarentzako pieza delikatuen materiala garbitzeko garbigailua, zehaztasun handiko lautzaile bat eta arrabola elikatzaile ziklikoak, bereziki azkarrak direnak. Mozteko prentsak 6000 KNko gaitasuna izango du, 4600 x 2500mmtako mahai batekin, 40 tonatarainoko trokelak mugitu ahal izango ditu, eta T erako mugimendua duten bi mahai mugigarri, aldaketa azkarra eragiten dutenak. Prentsaren karrera 250 mmtakoa da. Azkenik, bi estazio dituen pilatzaile elektromagnetikoa, Start/stop zikloan funtzionatzeko gai dena (ertz delikatuentzako oso egokia ), honekin linea osatuko da. Aurrez-aurreko pilatzailea izango du, instalazioaren perpendikularrean irteten diren piezentzako.