2009-02-28

GESTAMP AUTOMOTIONeko zuzendariek

Fagor Arrasate event: GESTAMP AUTOMOTIONeko zuzendariek
 
GESTAMP AUTOMOTIONeko zuzendariek orain dela gutxi bi prentsa linea handi hartu zituzten FAGOR ARRASATEk Mondragoen duen lantegian. Estanpazio sistema hauek Indian instalatuko dira datozen hilabeteotan.
 
Lehenengo lineak 2000 tonako burua du, link drive eragingailuarekin, eta efektu bakuneko bost prentsa, bakoitza 1000 tonako gaitasunarekin. Buruko prentsak pieza oso konplexuak fabrikatzea ahalbidetzen duen kontrol adimendun konputerizatua du.
 
Bigarren lineak 1500 tonako hasierako prentsa bat du, kuxin adimenduarekin, eta 630 tonako lau prentsa. Makina guztiak, bi lineatan, tresneria aldaketa azkarra dute, prestaketa automatikoa eta monitorizazio integrala.