2011-11-22

GKN DRIVELINE INDIA, Indiako lehenengo forja lantegiaren inaugurazioa

Pasa den azaroaren 2an GKN multinazionalaren forjazko lehenengo linea inauguratu zen Indian, Chennaiko hirian

Fagor Arrasate event: GKN DRIVELINE INDIA, Indiako lehenengo forja lantegiaren inaugurazioa

GKN PLC multinazional ingelesa munduko liderra da doitasunezko forjan. Inauguraziora GKN PLC CEO eta Sr. Nigel Stein joan dira, Asiako arduradun gorenak, Marc Vuarchex, GKN Asiako Managing Zuzendaria, bertan multinazionalak mekanizatu eta muntaketarako hiru planta ditu jadanik, eta GKNko munduko arduradunak, Julio Villadangos. Fagor Arrasatetik, Asier Agirreurreta, proiektu kudeatzailea, Toni Azpiazu, Fagor Arrasateko Markinako lantegiko Zuzendaria, bertan forjazko produktuak fabrikatzen dira eta Javier Torres, forja Salmenten Zuzendaria joan ziren.

GKN Indiako doitasunezko forjak, erronka garrantzitsua ekarri digu, bai ingeniaritza, baita logistika arloan ere, Fagor Arrasateko lana multinazionalak Birminghamen zuen lantegiko linea oso baten desmuntatze osoa, Markinara trasladoa, linea guztiaren retrofita (prentsa, zizaila eta labea), transfer elektroniko berri baten instalazioa eta 500tko transfer prentsa baten hornitzea izan da, hotzean kalibratze eta deformaturako. Zailtasun handienetako bat linea Indiako baldintzetara egokitzea izan da, tenperatura altuak, hezetasuna eta sarritan izaten diren korronte mozketak. Eta gainera lineak duen konplexutasuna “flow”ean lana egitea da.

GKNko buruak emandako diskurtsoan, proiektu honetan parte hartu duten Fagor Arrasateko teknikoen lana bereziki eskertu zuten.