2012-07-02

GKN Driveline Trier-ek munduko lehen forja linea jarraitua inauguratu du

Lehengo ekainaren 29an GKN Driveline Trier-en (Alemania) munduko lehen forja linea jarraitua inauguratu zen.

Fagor Arrasate event: GKN Driveline Trier-ek munduko lehen forja linea jarraitua inauguratu du

“GKN Driveline Trier-ek proiektu hau sistema berritzaile batekin garatu du, mota honetan mundu mailako lehena. Sistema honek aurrerapena ekarri du segurtasun mailan, prozesuaren automatizazio osoa da, %15 baino gehiago aurreztuko da energian eta bezeroei azkarrago erantzutea lortuko da” esan zuen Roland Seidelek, GKN Driveline Trier-eko lantegi buruak.

Inauguraziora GKN-ko zuzendari nagusia den Andrew Reynods eta Helmuth Rohregger joan ziren, azken hau Ipar Europarako GKN Drivelineko zuzendaria. Agintari politiko eta industria mailakoak ere joan ziren. Fagorren aldetik, Juan Etxebarria (Automobiletako Zuzendari Komertziala), Toni Azpiazu (Markinako lantegiko zuzendaria, forja ekipamendu hauek Markinan egiten baitira), Asier Aguirreurreta (proiektu honetako kudeatzailea) eta Javier Torres joan ziren, (Fagor Arrasateko Forja Salmentetako zuzendaria).

Inbertsioa guztira 20M eurokoa izan da eta GKN Driveline Trier lantegian egindako garrantzitsuena da. Lineako makina nagusienak hauek dira: forja automatiko bertikalerako prentsa eta hotzean konformatzeko 500tm-eko Fagorreko bi prentsa transfer. Linea 5kg arteko minutuko 60 pieza forjatzeko gai da.

Lantegi hau inauguratzearekin GKN Driveline multinazionalak Fagorri aurten egin dizkion eskaera sorta bat bukatu da. Lantegi hauetarako lanak hauek izan dira:
-GKN Driveline Celaya (Mexiko) 1600 Tm-ko erdiberoan forjatzeko prentsa transferra eta hotzean forjatzeko 500 Tm-ko transfer prentsa (pasa den ekainean inauguratuz).

-GKNren Tailandiako lantegian konformaziorako prentsa automatikoa, aurreko apirilean entregatua.

-GKN Drivelineen Indiako lehen forja erdiberoko linea, 400 TM-ko barradun zizaila bat duena eta hotzean forjatzeko 500Tm-ko prentsa transferra.

-Azkenik, GKN Driveline Legazpiarako 500TM-ko beste prentsa transfer bat hotzean forjatzeko.