2010-01-31

Indiako altzairu fabrikatzaile garrantzitsuenetako den JINDAL-ek eskaera garrantzitsua egin dio FAGOR ARRASATEri zeharkako ebaketarako linea handi bat hornitzeko.

 
Indiako altzairu fabrikatzaile garrantzitsuenetako den JINDAL-ek eskaera garrantzitsua egin dio FAGOR ARRASATEri zeharkako ebaketarako linea handi bat hornitzeko.
 
Instalazio handi honek muga elastiko altuko altzairua prozesatzeko gaitasuna izango du, 25,4 mm arteko lodiera eta 2150 mm arteko zabaleran. Materialaren erresistentzia 900 MP-ra arte heldu daiteke, horrek bere gogortasun handia islatzen du. Prozesatzeko lodiera minimoa 8 mm-koa da.
 
Lineak minutuko 20 formatu arte ebaki ahalko ditu, paketeen pisua 10 tonakoa delarik.
 
Ebaketa sistema honen honakoak izango ditu: bobinen biltegia, kargarako orga, desbiribilkatzailea, banda erdiratzailea, pala bidezko gantry portiko elikatzailea, arrabol elikatzaileak, aurre lautzeko makina eta puntadun zizaila; alboko gidariak, prezisioko lautzeko makina, arrabol elikatzaileak, zizaila hegalaria, markatze sistema eta bi estazioko pilatzailea. Gehigarri moduan paketatzeko linea bat dago.
FAGOReko linea hau Indian instalatutakoen artean handienetarikoa izango da.