2016-07-27

J.A. ORMAZABALEK FAGOR ARRASATEKO DEKAPATZE EKOLOGIKODUN LINEA INSTALATU DU

Laser bidezko ebaketa enpresei kalitate goreneko xaflak hornitzea da helburua.

Fagor Arrasate event: J.A. ORMAZABALEK FAGOR ARRASATEKO DEKAPATZE EKOLOGIKODUN LINEA INSTALATU DU

Jose Agustin Ormazabalek beste pausu bat eman du laser bidezko ebaketaren espezializazioan eta horretarako plan bat egin du, Eusko Jaurlaritzaren Industria sailak lagundutako Gauzatu ekimenaren laguntzaz. Proiektu horretan berebiziko garrantzia izan du Fagor Arrasatek garatutako dekapatze eta lautze ekologikoko linea berritzailea bertan instalatzeak.

Aceros Jose Agustin Ormazabaleko arduradunek esan digutenez Siderurgiako zerbitzu zentroetako sektorean aldaketa teknologikoak ari dira gertatzen bi faktore hauengatik: alde batetik, xaflak laser bidez ebakitzeko teknologiaren garapena azkar doalako eta bestetik, txaparen kalitatearen kontzeptua automobilen mundutik beste sektoreetara ere zabaltzen ari delako.
Rafael de Erauso zuzendari orokorrak esan digunez, ibilbide industrial berritzaile hau garatzeak berretsi egin du abiadura horrek eragindako eskakizuna eta kalitate goreneko produktu lauak hornitzeko Europan erreferenteak izateko erabaki estrategikoa. Hain zuzen, ibilbide horren azken kapitulua dekapatze ekologikodun linea Amorebietan instalatzea izan da.
Aceros Ormazabalen berrasmatzea 2006an hasi zen, kalitate goreneko produktu lauetan espezializatzea erabaki zuenean, bai lau-lauetan eta bai lodiera handikoetan. Apustua 4 urte beranduago berretsi egin zen Europa Hegoaldean zentro liderra bihurtzeko plana diseinatu zutenean, laser bidezko ebaketara bideratua. Estrategia horretarako Fagor Arrasate enpresa gipuzkoarrarekin hasi zen elkar lanean eta Fagor Arrasatek instalazio aintzindari bat hornitu zion txapa ebaki eta lautzeko. Instalazio honek 20 mm arterainoko lodiera duen txapa ebakitzen du, 2000 mm arterainoko zabalera duen txapa eta S960 arterainoko kalitatearekin.

Juan Manuel Ormazabalek, konpainiako lehendakariak, azpimarratzen duenez, Fagor Arrasaterekin ikerlana hasteko bi arrazoi nagusi egon ziren: batetik, laser bidezko ebakitzeko txapek izan beharreko lautasun eta garbitasun eskakizunak eta bestetik lodierak (8/10 mm-ko lodieratik 20/25 mm-ko lodierara egin beharreko jauzi azkarraren ondorioz). Gaitekeko B+G proiektu baten bidez, txapa handien dekapatze ekologikoko sistemak ikertu zituzten, lehengo sistema kimiko tradizionalak ordezkatzen zituztenak, eta lautze prozesuak ere bai. Proiektu horren fruitua izan da Amorebietan eraiki eta martxan jarri den dekapatze eta lautze ekologidun linea. Instalazio horrek 20 mm arterainoko altzairuzko txapak lautzen ditu, 2 metro arterainoko zabalerakoak eta 12 metro arterainoko luzerakoak.
Rafael de Erausok azpimarratzen duenez, dekapatzeko prozesu mekanikoak ez du ez urik eta ez azidorik kontsumitzen beraz, lehengo prozesu tradizionalen kutsadura alturik ez du sortzen. Gainera, dekapatze prozesuaren ostean lautze bereziko prozesua abiatzen du eta linean bertan dago. Horrek, laser bidezko ebaketari erantzun hobea ematen dio murriztutako lautasuna duten txapak hornitzen dituelako ebaketaren aurretik eta ondoren.

Ormazabalerako Fagor Arrasateko soluzio pilotuak kanpo laborategien probetan, oxidoa eta kalamina eliminatzerakoan, ISO 8501-1:2008 arauaren araberako ‘Sa3’ azaleko garbiketa gradua lortu du. Lineak gainera, elikatze sistema automatikoak ditu eta sarrera-irteeran txapa pilatzeko sistemak ere bai. De Erausok dioenez, Lauketa amaitzean txapa olioztatzeko gorputza du, nahi izanez gero aplikatzeko. Iturri horiek diotenez, instalazio honek kalitatea hobetzen du 20 milimetro arterainoko lodieretarako bobinak ebakitzeko linearen osagarria delako.