2014-08-24

Kalitatea 150 Tona arteko egituren mekanizazioan

FAGOR ARRASATEk zutabe mugikorreko fresatzeko eta mandrinatzeko makina batean inbertitu du.

Fagor Arrasate event: Kalitatea 150 Tona arteko egituren mekanizazioan

Prentsa batek bere diseinuari eta ezartzen zaion teknologiari esker lortzen ditu bere prestaziorik hoberenak, baina ez bakarrik horri esker; makinak egitura ona edukitzea ere funtsezkoa da, horrek emango dio-eta makinari produkzio prozesuak edota fabrikatu beharreko piezak eskatzen dion zurruntasuna eta portaera.
Bere bezeroen makinek egiturarik hoberena eta zehatzena izatea bermatzeko, FAGOR ARRASATEk zutabe mugikorreko fresatzeko eta mandrinatzeko makina batean inbertitu du. Makinak plater zatitzaile bat eta buruen biltegi automatiko bat dauzka, eta 150 tona arteko prentsa oinarriak eta buruak mekanizatzea eta mandrinatzea ahalbidetzen du, bakarrik 1+2  aldiz lotuta.
Makina berriak mekanizaziorako dituen prestazioak ikaragarriak dira.  20 metro baino gehiagoko luzerarekin eta 6 metroko altuerarekin, bere buruak, 70Kw baino gehiagokoak, eta bere ardatzak, 200 milimetroko diametroa duenak, H7 kalitateko zuloak mandrinatzeko aukera ematen dute.
Inbertsioa 2013-2016 aldirako plan estrategikoan aurreikusitako lehenetakoa da, eta 2013aren bukaeran mekanizazio arloan sartzeak posible egin du Arrasateko plantak mekanizaziorako duen ahalmena nabarmen hobetzea.