2015-09-17

MAHINDRAK BERE LANTEGI BERRIAREN INAUGURAZIOAN FAGOR ARRASATE ZORIONDU DU

Lantegi berrian, Fagor Arrasatek servoblanking linea aurreratu bat instalatu du 1850x3,2 mm-ko kalitate altuko azaleko banda prozesatzeko.

Fagor Arrasate event: MAHINDRAK BERE LANTEGI BERRIAREN INAUGURAZIOAN FAGOR ARRASATE ZORIONDU DU

Irailaren 5ean, Mahindra Auto Steelek Mitsui eta China Steelenekin batera lantegi berri bat ireki zuen Chakan hirian, Punetik gertu (India). Inaugurazio ekitaldira Fagor Arrasateko talde bat joan zen J.M. Balzategi gerentearekin batera. Lantegi berrian Fagor Arrasatek servoblanking linea bat instalatu du, gaur egungo teknikarik aurreratuenak dituena. Indiako enpresa honetako goi mailako ordezkariek zoriondu egin zuten Fagor Arrasate lanaren exekuzioan erakutsitako bikaintasunagatik. Linea honek eskatutako data, kalitate eta baldintza teknikoak egokitasunez bete ditu.

Servoblanking lineak bobinak automatikoki kargatzeko sistema du, motorizatutako desbiltzailea, doitasuneko laugailua kasete aldaketa automatikoarekin, garbigailu aldagarria, banda fina prozesatzeko arrabola zikliko bereziak, serboprentsa eta bi geldiuneko pilatzaile elektromagnetikoa. Horrez gain, serboprentsa horrek 8.000 KN-eko kapazitatea du eta 5000×2600 mm-ko dimentsiodun mahaia. Instalazioak trokel mugikor bat ere badu, kadentzia altuko forma trapezoidalak ebaki ahal izateko.

Servoblanking lineek linea konbentzionalek baino produktibitate handiagoa ahalbidetzen dute, 120 m/min artekoko abiadurarekin eta minutuko 90 pieza arteko kadentziekin. Gainera, linea O5 kalitateko altzairua prozesatzeko optimizatuta dago. Altzairu hori automobilaren kanpoko piezetarako erabiltzen da eta azaleko zainketa bikaina eskatzen du.