2014-11-18

Press Harneningari buruzko hitzaldia Fagor Arrasaten

2014ko EuroBlechean, Hannoverren, Fagor Arrasatek hitzaldi bat eman zuen press hardeningaren alorreko berrikuntzen inguruan. Prozesu horri esker erresistentzia altuko pieza estanpatuak lortzen dira

Fagor Arrasate event: Press Harneningari buruzko hitzaldia Fagor Arrasaten

Fagor Arrasateko Press Hardening dibisioko zuzendariak eman zuen hitzaldia, Aitor Ormaetxeak. Izenburua:  “Press hardening installations components and trends”.

Aitorrek azaldu zuenez, hiru dira press hardening instalazioak sailkatzeko erabiltzen diren irizpideak, prozesuaren zein gunek garrantzia hartzen duen kontuan hartuta: labe mota, automatizazio sistema eta prentsa mota.

Labeei dagokienez, gaur egun gehien erabiltzen den mota arrabolena da, gasezkoa zein elektrikoa. Baina, oso labe luzeak dira. Elementu mugikorrik gabekoak edo hainbat kamara dituztenak ere badaude.

Automatizazioa beharrezkoa da labea kargatzeko, prentsa kargatzeko eta bertatik piezak ateratzeko. Lan horietarako robotak erabili daitezkeen arren, funtzioak optimizatutako manipulatzaile linealekin hobetzen dira, zikloaren denbora murrizten dutelako. Gainera, transferrak ere erabil daitezke, robot lineal bizkiak, zikloko denbora murrizten dutenak.

Prentsei dagokienez, prentsa hidraulikoak erabili  ohi izan dira eta serboprentsa hidraulikora garatzen ari dira, beste sistemarekin sinkronizazioa bermatzen dutelako. Orain, serboprentsa mekanikoak proposatzen ari dira funtziorako.

Azkenik, kontrolerrak parametro kontrolagarriak ari dira sartzen kalitatea ziurtatzeko eta pieza estanpatuaren prozesua zaintzeko.