2011-11-30

RENAULTEN ESKARI GARRANTZITSUA

garrantzitsu bat eman dio, zizaila roto-oszilatzailea duten bi mozteko linea hornitzeko

Fagor Arrasate event: RENAULTEN ESKARI GARRANTZITSUA

RENAULT automobil fabrikatzaile frantsesak FAGOR ARRASATEri eskari garrantzitsu bat eman dio, zizaila roto-oszilatzailea duten bi mozteko linea hornitzeko . Lineetako bat europar lurraldean instalatuko da, eta bestea, lurralde afrikarrean. FAGOR ARRASATE munduko liderra da laukizuzenak, trapezioak eta beste forma paralepipedo edo paralelo kurboak mozteko zizaila roto-oszilatzaileak dituzten mozteko lineak hornitzen. FAGORek garatutako instalazio hauek abantaila kontaezinak dituzte arranke/geratu aukera duten betikoekin alderatuta. Ez dute behar zimendatze garestirik, zulorik ere ez dute behar eta kadentzia minutuko 180 piezatan egongo litzateke. Ohikoak berriz, fundazio oso garestiak behar izango lituzkete eta abiadura 70 gpm ingurukoa izaten da.

FAGORek RENAULTi hornituko dizkion linea berriak 90 metro/minutuko funtzionatuko dute, minutuko 180 piezetako kadentziarekin, 2mmtarainoko lodierekin, bobinen zabalera 1830 mmtakoa eta 25 tonatako pisuekin funtzionatuko dute. Linea hauetan fabrikatzen diren piezak, lehenago aipatu dugun bezala forma ezberdinetakoak izan daitezke, eta luzeran 3800mm neurtu dezakete.

Instalazio hauek zehaztasun handiko lautzaileak dituzte, eta casettearen aldaketa eduki dezakete, monitarizazio osoa eta pre-setting konputerizatua, baita arranke/geratu zikloan funtzionatzen duten pilatzaile magnetikoak ere, gainazaleko kalitatea eta piezen kantu bikaina ziurtatuz.

FAGOR zizaila roto-oszilatzailea bereziki sendoa da, merkatuan bere zehaztasun eta iraunkortasunagatik nabarmentzen da.