2009-10-31

SEVERSTAL GONVARRIk FAGOReko zeharkako ebaketa linea bat instalatuko du

Fagor Arrasate event: SEVERSTAL GONVARRIk FAGOReko zeharkako ebaketa linea bat instalatuko du

SEVERSTAL GONVARRIk FAGOReko zeharkako ebaketa linea bat instalatuko du Moskutik gertu dagoen bere fabrikan. Instalazio berri honek 1850 mmko zabalerako eta 3 mmko lodierako muga elastiko altuko banda ebakiko du. Lineak formatu errektangularrak moztu ahal izango diru ia 100 m/minutuko abiadura maximoan 180 formatu minutuko kadentzian. Hori lortzeko, ebaketa lineak Fagorreko zizaila birakaria dauka, merkatuan daudenen artean aurreratuenetakoa bere sendotasunagatik, doitasunagatik eta Fagorrek aplikazio honetarako bereziki garatu duen kontrol espezializatuagatik. Era berean lineak lautzeko makina bat du, casetteen aldaketa automatikoarekin eta abio/gelditze  pilatzaile elektromagnetikoa, ertzak hondatu barik formatuak ebakitzea ahalbidetzen duena, honela kalitate altuko laser bidezko soldadura lortzen delarik