2018-05-22

SSAB-EK FAGOR ARRASATERI MUGA ELASTIKO ALTUKO LAUTZEKO MAKINA ENKARGATU DIO MATERIALAK PROZESATZEKO

Hilabete hauetan gauzatzen duen bigarren eskaera da, multinazional hau erresistentzia altuko materialen prozesuetarako lineak berritzen ari baita. Ekoizle hau, altzairuen merkatuan liderra da eta Fagor Arrasate aukeratu du dekapatze linea bat berritzeko, lehen zeukan zuzengailua indartsuago batekin ordezkatuz.

Fagor Arrasate event: SSAB-EK FAGOR ARRASATERI MUGA ELASTIKO ALTUKO LAUTZEKO MAKINA ENKARGATU DIO MATERIALAK PROZESATZEKO

SSAB erraldoiak berriro ere Fagor Arrasaten jarri du konfiantza eta bere prozesu produktiboan sartuko du malgutasun alturako lautzeko makina. Hori dela eta egin du bigarren eskaera hau. Siderurgiako enpresa suediarrak, orain dela hilabete batzuk ere konpainia gipuzkoarraren aldeko apustua egin zuen, erresistentzia altuko piezak ekoizteko lineetan beste hobekuntza bat egiteko.

Altzairuen merkatuan liderra den ekoizle honek Fagor Arrasaten jarri du konfiantza dekapatze linea bat berritzeko, lehen zeukan zuzengailua 1.6 tik 12 mm arteko materialentzako zuzengailu batekin ordezkatuz, muga elastiko altukoak. Lautzeko makina honek, muga elastiko alturako denak, SSAB-i hobekuntza handiak ekarriko dizkio prozesatze linea garrantzitsuenetariko batean.

Europa iparraldeko multinazional honek Fagor Arrasateren aldeko apustua egin du, erresistentzia altuko materialen prozesuetarako lineak aldatzen ari baita eta soluzio horiek erraztasun eta fidagarritasun handiagoa eskaintzen baitiote. Prozesatzeko ekipo hauen berritzea dela eta, hilabete hauetan bi eskari egin dizkio SSABk konpainia gipuzkoarrari. Enpresa suediarrari zuzengailuak hornituko dizkio Fagor Arrasatek, gogortasun altuko materialak prozesatzeko berme handienak eskaintzen dituztenak.

Fagor Arrasateren soluzio horiek SSABi bere prozesatze lineetan eboluzionatzea ahalbidetuko diote berme handiagoa eta prestazio gehiago izango baitute. Konpainia gipuzkoarrarentzat berriz, proiektu honek mundu mailako posizionamendua hobetzen lagunduko dio, enpresa suediarra liderra delako erresistentzia altuko altzairuen merkatuan eta beste produktu batzuetan. Bezero zorrotz honek Fagor Arrasten jarritako konfiantza honek ateak irekitzen dizkio Fagor Arrasateri, bai Europan eta bai Ameriketako Estatu Batuetan markatu nitxo berri eta garrantzitsuak lortzeko.

Ezaugarrien artean hauek dira nabarmentzekoak:  muga elastiko altuko lautzeko makinak beroan altzairu laminatua prozesatzea ahalbidetuko dio SSAB-i 150 Mpa-ra bitartean 6 mm-ko materialentzat eta 770 Mpa pulgada erdian.