2011-12-04

TATA STEELek FAGOR ARRASATE AUKERATU DU MODERNIZAZIO ZERBITZUAK HORNITZEKO

TATA STEEL altzairu fabrikatzaile indiar garrantzitsuak FAGOR ARRASATEko lineen zerbitzu eta modernizazioaren dibisioa aukeratu du Europan dagoen linea bat desmuntatzeko, eta Indian guztiz birmuntatzeko.

Fagor Arrasate event: TATA STEELek FAGOR ARRASATE AUKERATU DU MODERNIZAZIO ZERBITZUAK HORNITZEKO

TATA STEEL  altzairu fabrikatzaile garrantzitsuak FAGOR ARRASATEko lineen zerbitzu eta modernizazioaren dibisioa aukeratu du Europan dagoen linea bat desmuntatu eta Indian guztiz birmuntatzeko. FAGOR linearen modernizazioarekin ere arduratuko da, guztiz berrituz, adibidez, maniobra elektrikoa produktiboagoa izan dadin, gaur egungo estandarretara egokituz. Luzetara mozteko linea bat da, 10 mmtako lodierako altzairua mozteko gai dena. FAGOReko zerbitzu taldea arduratuko da makinaria guztia Arrasateko lantegira garraiatzen, ekipoen azterketa zehatz bat egiteko eta ebaluazioaren hasierako fasean aurkitutako arazoei modernizazioak eta hobekuntzak proposatzeko.

FAGOR ARRASATEko zerbitzu dibisioak arrakasta bikaina izan du mota honetako modernizazio lanetan, zaharkitutako instalazioei bizitza berri eta luzea ematen dietelako, eta aldaketa eta hobekuntzak egin eta gero, prest gelditzen dira errendimendu osoz lan egiteko, denbora luzean zehar. FAGOR taldeak gertutasunetik eta era profesionalean aholkatzen ditu bezeroak, beti ere, planteatzen dituzten hobekuntzatan irizpide tekniko eta ekonomikoak kontutan hartuta.