X

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu bertan bisitarien jarraipena egiteko. Webgune hau erabiltzean, zure gailuan cookie-ak gordetzea baimentzen duzu. Lortu informazio gehiago.

Web mapa

00

Fagor Arrasate

Ongi etorri Fagor Arrasateko web orrira.

FAGOR ARRASATE deformazio bidezko makina erremintak diseinatzen, fabrikatzen eta hornitzen mundu mailako espezialista da. Prentsak, estanpazioko sistema osoak eta txapa metalikoa fabrikatzeko, prozesatzeko eta mozteko lineak edo txapazko pieza konplexuak fabrikatzeko linea osoak eskaintzen ditu. 6 lantegi ditu mundu guztian, bere presentzia globala da merkatu osoan, hirurogeita hamar lurraldeetan erreferentzia izanik. 1957an sortu zen, gaur egun instalatutako lineen kantitateetan, teknologian, kalitate eta ikerkuntza eta garapenean lidergo erreferentea da. Automobilen, pieza estanpatuen, bobinen eta altzairu edo aluminio formatuen fabrikatzaile handi gehienak FAGORen instalazioak dituzte. Gure katalogoan txapa metalikoaren enbutizio, moldura, mozketa, prozesatze eta fabrikatzearen irtenbide guztiak azaltzen dira. Fagor Arrasate mundu mailan txapa metalikoari zuzendutako produktu propio dituen aukera handiena duen enpresa da. Hau dela eta, irtenbide aurreratuenak, hoberen kudeatutakoak, efizienteenak eta lehiakorrenak integratu eta proposatzen dira. Menu nagusian dauden aukeren artean, gure enpresaren xehetasun guztiak eta gure bezeroei eta industriari ematen diegun irtenbide guztiak ezagutu ahal izango dituzu. Zalantzan egon gabe zuzenean gure adituekin harremanetan jarri eta zure produkzio partikularrerako ideia pertsonalizatu optimoak proposatuko dizute.

 

  • Mondragon
  • Linkedin
  • Flickr
  • Youtube
  • Slideshare