2015-09-28

ALEMANIAN, FAGOR ARRASATEK KONPOSITEEN ALORREAN EZAGUTZA ERAKUTSI DU

Composites Europa 2015 azokan egon zen eta Konpositeen lehen Nazioarteko Kongresuan parte hartu zuen (ICC).

Fagor Arrasate event: ALEMANIAN, FAGOR ARRASATEK KONPOSITEEN ALORREAN EZAGUTZA ERAKUTSI DU

Alemanian, Fagor Arrasatek teknologian eta konpositeak prozesatzeko ekipoen alorrean duen ezagutza erakutsi du eta arrakasta izan du. Lehenik, Composites Europa 2015 azokan parte hartu zuen (iraileko hirugarren astean Stuttgarten). Bere standean, Fagor Arrasatek SMC, D-LFT, GMT, LWRT, CFRT prozesatzeko soluzio osoak erakutsi zituen eta material konposatuetan piezak egiteko beste metodo batzuk ere bai. Soluzio horiek prentsa, manipulatzeko elementu robotikoak eta prozesu horietan espezializatutako kontrolak dituzte. Orgaren paralelismo aurreratuaren kontrola ere erakutsi zen, eta hori funtsezko elementua da pieza konplexuak ongi ateratzeko. Fagor Arrasatek orain gutxi, espresuki konpositeen fabrikazioan erabiltzeko lau zutabedun prentsa garatu du.

Azokan egoteaz gain, Fagor Arrasateko ingeniariek Konpositeko lehen Nazioarteko Kongresuan parte hartu zuten (ICC), ICS Internationales Congresscenter Stuttgarten. Bertan, Europako adituak parte hartu zuten eta teknologia honen gaur eguneko eta etorkizuneko erronkak aztertu zituzten. Teknologia honek pieza arin eta erresistenteen fabrikazioan iraultza sortuko du eta oso garrantzitsua izango da iraunkortasun ekologikoa ziurtatzeko eta adibidez automobilaren sektorean emisioak murrizteko. Aztertutako gaiak: 2020ko merkatu joerak, balizko prozesu berriak, matrize eta zuntzaren arteko konbinazio berriak, beharrezko instalazio motak eta abar. Kongresu horretan ponentzia teknikoak, topaketak eta mahai inguruak egon ziren.